Datorren urriaren 10etik12ra bitartean, Labo XL 1arte eszenikoen jaialdihandia ospatuko da, Labo ekimenaren eskutik. Ana Barrantes etaIon Estala dira aipatutako ekimenaren bultzatzaileak eta haien hitzetan “arte eszenikoen ikuspegiazabaltzea” izango da hiru egunetanzehar egingo diren ekintzen xedenagusia. Hamabi ikuskizun, performanceak eta jarduera profesionalak programatu dira, besteak beste, lau eszenatokitan.

Horiez gainera, familia eta haurrei zuzendutako doako lantegi bategingo da, NOTICIAS DEGIPUZKOArekin elkarlanean, datorren urriaren 12an, TabakalerakoKutxa Kultur Plazan (laugarrensolairuan), 10.00etatik 13.00etara.

Familiartean ondo pasatzeaz gainera, mugimendua eta eraikuntzaren inguruan esperimentatzekoaukera izango dute bertan 5 eta 10urte bitarteko haurrek eta haiengurasoek, Myriam Perez Cazabonkoreografoa eta Oihane Pardo arkitektoa lagun izango dituztela.

“Mugimendua eta eraikuntzarenbitartez zerbait sortzea izango dalantegiaren helburua”, adierazi duteantolatzaileek. Finean, sormenetikabiatuko dira istorio bat kontatzeko, ingurugiroarekin lotura izango duena. “Txikiak izanik ere, gauzak aldatzeko gaitasuna dutela ikusaraztea nahi dugu”, esan du Pardok.

EGUNKARIA MATERIAL GISA Erabiliko dituzten materialak, berriz,gorputza bera eta egunkariak izango dira. “Egunero eskuartean ditugun materialekin sormen lana egitea eta istorio bat kontatzea posibledela erakutsi nahi dugu”, azaldu duPardok. Ildo horretatik, umeekinlan egitea helduekin baino errazago dela azpimarratzen du, “ez baitute filtrorik”.

Txinan hiru urte arkitekto laneanaritu ondoren, sormenarekin zerikusia zuen proiektu baten bila hasizen Oihane Pardo. “Txinan nengoela gure kulturaren transmisioa zeingarrantzitsua den ohartu nintzen.Horretan nenbilela, amonaren kaikua aurkitu eta eguneratzea erabaki nuen”. Horixe izan zen Amarenak moda-egitasmoaren hazia.Amarenak ez da edonolako modamarka: “Kontsumoari dagokionez,moda arkitektura baino elementuazkarragoa da, gehiagotan kontsumitzeko aukera dugu. Horregatikinteresatzen zait jantzigintza, baina ez edonolakoa, istorioak etabaloreak transmititzen dituenabaizik”, argitu du arkitektoak.

ESPAZIOARI BIZIA EMAN Bestalde,mugimenduaren sorkuntzareninguruan hausnartzeko espazioasortu nahi du Myriam Perez Cazabon koreografoak. “Oihanek sortzen duen espazio horri bizia ematea izango da nire helburua”,zehaztu du.

Funtsean, artea familiei gerturatzea da bere asmo nagusia, “dantza garaikidea hain abstraktua ezdela frogatu dezaten”. Gauzakhorrela, ez du koreografia konplexurik bilatuko: “Gauza sinpleakeginez, sormena lantzea nahi dut.Sinpletasunetik abiatuz emaitzainteresgarriak lor daitezke”.

Oiartzunen jaioa (1981), bere dantza konpainia propioa sortu zuen2016 urtean, Eusko Jaurlaritzarendiru-laguntzari eta GipuzkoakoDantzagunearen eta Donostia Kulturaren babesari eta elkarlanariesker. Geroztik, Hutsunea (2017),Nere azalean arrotz (2017), Mutu(2018) eta Iceberg (2019) piezakestreinatu ditu. Familientzako lantegian izena emateko, sartu NOTICIAS DE GIPUZKOAren webguneanwww.noticiasdegipuzkoa.eus/marketing helbidean eta bete inprimakia.Plaza mugatuak dira: guztira, 10heldu eta 10 umeentzako tokiadago.