Occhi Di Farfalla 2013ansortu zuten, Zarautzen,Miren Arangurenek etaHodei Estebanek. Bikoteakustiko gisa aritu ziren hasieraneta euren lehenengo diskoa urtehorretan kaleratu zuten. 2016an,berriz, taldearen bigarren lana heldu zen, Lerroetatik ihes izenekoa.Garai hartarako, baina, JokinAzpiazu baxu-jotzailea eta Batibateria-jotzailea ere taldearen parte ziren. Destino epikoak taldearenhirugarren lana da. Oraingo honetan Ibon Guerrak hartu du Batirenlekua.
Gai ilunak eta sakonak landu ditulaukoak formatu elektrikoan kaleratu duen disko berrian.“Taldekideok sozialki eta politikoki konpromiso bat dugu; denok jardutendugu proiektu politiko ezberdinetan eta horien isla dira gure kantuen hitzak. Batzuk gogorragoakizan daitezke, beste batzuk zuzenagoak eta argiagoak”, azaldu duMiren Aranguren abeslariak.Memoria kolektiboaren beharraz,ahanzturaz, utopia berriez, minaz,min horien osatzeaz... hitz egitendute diskoko hamaika abestietan.“Dena gure begiradatik eta gureesateko moduetatik, noski”, argitudu Arangurenek.
PROIEKTU IREKIA Musika estiloaldetik, berriz, kontrasteak gustukoditu laukoak eta baita “aurpegiezberdinez osatutako gorputzak”ere. “Musikalki oso proiektu irekiada Occhi Di Farfalla ?adierazi du Hodei Estebanek?. Disko batetikbestera asko aldatzeko askatasunadu eta kantutik kantura ere hasiera batean salto handia egon daiteke.Taldekideok, oso musika ezberdina entzuteaz gain, taldea irekia izatea gustuko dugu. Aritu izan garenbeste proiektuak musika estilo jakinbati lotuagoak egon dira.Besteengan eragiteko baino gehiago, hautuhau gureburuarenganpentsatzen egina da”. Taldekideek dituztenkuriositate gehienakasetzeko espazio mugagabea da Occhi Di Farfalla,taldekideen esanetan.
Kantu guztiak taldeak sortu ditu,Segur ziur (Ira) eta Herio bakarra,heriotz ugari piezak izan ezik,azken hau Nora Strejilevich-en Unasola muerte numerosa liburuanoinarritu da. Warsaw, Mamaxola,Porlanez ase, Galdu ordez eta Nora joan kantuetan Batik eta Craig Bjerring-ek (Old Seed) ere parte hartudute.
Destino epikoak diskoa ArrasatekoShot! estudioan grabatu dute,Ander Barriusoren gidaritzapean,eta Craig Bjerring izan dute ekoizle. Taldearentzat “plazer hutsa” izanda beraiekin lan egitea. “Barriusokezagutzen gaitu, lagun handiakgara eta aurreko diskoa ere berarekin grabatu genuen. Horrek,azken urte honetan, gure lan berriaren norabideaz hitz egiteko aukeraeman digu, eta hori grabazioanlagungarria izan da. Grabazioprozesua bera sortze prozesu bat ere bada, etaberak, ikuspegiteknikoaz gain,ekarpen musikalasko egin ditu”,azaldu duArangurenek.
Bjerring-enkasuan, produkzio lanak egiteko eskatu ziontaldeak eta kantubakoitza fintzen lagundu diela adierazi dute, “kantu batzuk beste norabide bat hartzeraino”, nabarmendu dute.“Guretzat erreferentziazko musikaria da eta aberasgarria izan daberarekin lanean aritzea. Pertsonalki, ahotsetan oso babestua sentitu naiz, eta jolasteko ateak inoizbaino gehiago ireki dizkit”, aitortudu abeslariak.
EUROPAN ZEHAR Uztailean Europan zehar ibili da taldea, diskoaoholtzaz oholtza aurkezten eta, diotenez,bira “izugarri ondo” aterazaie. “Beti bezala toki eta jende osobereziarekin egin dugu topo. Lekubatzuk ezagunak genituen, bestebatzuk, aldiz, berriak izan dira, etaoso harrera beroa jaso dugu. Jendeasko etorri da kontzertuetara,harrera ona izan du diskoak etagogoz bueltatu gara berriz ere errepidera ateratzeko”, kontatu duArangurenek. Hain zuzen ere,bidaiatzeko asmoarekin sortu zenOcchi Di Farfalla, duela sei urte.
Musikaren munduan bizi izanduten esperientziarik ederrenaatzerrira irtetea izan da laukoarentzat. “Kontaezina da halako bidaibatek gure bizitzan aportatzendiguna”, uste du Estebanek. Tokiezberdinak bertako jendearekinezagutzea eta haien sukaldeetatikpasa ahal izatea ikaragarria delaazpimarratu du: “Bidaiatzeko moduezberdina da, ohiko monumentu ezagunenak ikusteko aukera handirik ematen ez duena, zirkuituturistikoetatik kanpo dagoena, baina bestela ezagutuko ez zenituzkeen mila txoko eta pertsonaezagutzeko aukera ematen dizuna”.
Hain zuzen, taldea espazio txikietan, gune okupatuetan edo tabernetan jotzen sentitzen da erosoen: “osoondo zainduak sentitzen gara etahori oso garrantzitsua da guretzat”,nabarmendu du Estebanek. Pasiozlan egiten duten tokiak gustukodituzte. “Pasio horrek, gehienetan,eginbeharrak mimoz egitea dakareta ez dago hori baino hoberik”.
Diskoaren aurkezpen bira prestatzen igaro du abuztua talde zarauztarrak. Irailaren 19an, esaterako,Bilboko Kafe Antzokian eskainikodute zuzenekoa, 21ean ZarauzkoPutzuzulo gaztetxean, eta 27anMallorcako Palman. Hurrengo hilabeteetarako ere lotuta dituzte hainbat zuzeneko Oreretan, Zaragozan,Bartzelonan eta Madrilen.