Euskal kulturaren transmisioa eta ezagutza helburu, eta musika bitartekogisa hartuta, Musikariakikastetxeetan ekimena berrabiatu du Nafarroako Gobernuak. Zenbait euskal musikarik bertako A etaD ereduko ikastetxeak bisitatukodituzte 2019-2020 ikasturtean; kontzertua eskaintzeaz gain, musikariek euskal kulturaren historiaz erehitz egingo dute ikasleekin batera.
Iazkoarekin alderatuta, antolatzaileek azaldu dute berritasunak egongo direla. Horrez gain, espero duteekimenarekin aurrera egin ahal izatea datozen ikasturteetan ere. Alberto Barandiaran Nafarroako Gobernuko Euskara Saileko arduraduna eta ekimenaren antolatzaileetakobat da. Hark azaldu duenez, programa “errealitate” batetik abiatuta sortu zen, gazteak oinarri hartuta:“Ikusten genuen musikak rolgarrantzitsua zuela gazteak euskalkulturara gerturatzeko; kontsumopribatutik harago, euskal musikaentzuten eta ezagutzen dute zenbaitnerabek”. Barandiaranek gaineratudu musikak “jendearengana iristeko” gaitasuna duela. Hori dela eta,2018-2019 ikasturtean abiatu zutenekimena lehenbizikoz, eta sustatzaileek haren balorazio “positiboa”egin dute.
Nafarroako hezkuntza arloan A, Deta G ereduak daude. Azken horretan ez da euskarazko ikasgai batbera ere eskaintzen, erdara hutsean irakasten da guztia. D eredua da irakaskuntza osoa euskarazeskaintzen duen bakarra; A ereduan, berriz, euskara irakasgaiairakasten da. Antolatzaileek azkenbien aldeko hautua egin zuten.Hala azaldu du Barandiaranek:“Hasiera batean zalantza izangenuen ea baliagarria izango litzatekeen programa A ereduko ikastetxeetan eskaintzea; hala ere, iruditu zitzaigun musikaren bitartez errazagoa dela euskal kultura gazteei gerturatzea”. Horrez gain, ikasleek izan zezaketen erantzunarenbeldur ere baziren, baina antolatzaileek aitortu dute “harrituta” gelditu zirela A ereduko ikasleek izanzuten erantzun “onarekin”.
PEDAGOGIAN TXERTATUTA Musikariak ikastetxeetan programa ezda Nafarroako Gobernuak euskalkultura transmititzeko egiten duenlehen saiakera. Barandiaranek azaldu du iazko ikasturtera arte eginizan direla saio ezberdinak: “Irakasleek ikastaroak jaso izan dituztehalako arloak lantzeko, baina erabaki genuen musikariak ikasgeletara eramanda indartsuagoa izangozela ekimena”. Antolatzaileak jakinarazi duenez, helburua ezin da zerbait erakuste hutsa izan. Haren esanetan, helburuan barne egon behardu “transmisioak”, behar du egon,betiere hezkuntza arloko curriculumean dauden betebehar pedagogikoei kasu eginda.
Horretarako, iazko edizioan musikariek material ezberdina izanzuten eskuragai, eta horrez gain,formazio saio bat ere eduki zuten.Finean, bi tresna horiekin helburuzuten musikari guztiek norabideberberean ematea urratsak, haietako bakoitzak egindako egokitzapenen garrantzia gogoan izanda.Hala ere, Barandiaranek adierazidu datorren ediziorako aldaketakegin direla: “Arlo pedagogikoa kontuan hartu, eta gehiago jantzi nahiizan dugu programa; horretarako,unitate didaktiko batzuk sortu ditugu, irakasleek aurretik bisita prestatu dezaten”. Horri esker, antolatzaileak gaineratu du posible izango dela gazteen parte-hartzea areagotzea eta bisitari “zuku gehiago”ateratzea.
Guztira, 41 musikariren bisita izango dute ikasleek; esate baterako,Ines Osinaga, Gorka Urbizu, Gariedota Maite Larburu. Antolatzaileak azaldu du talde horretan izen“interesgarriak” daudela, eta ezagunak izan ala ez, “sorpresa” ugari emango dituztela. Gainera,nabarmendu du edizio honetanahalegin berezia egin dutela “emakume sortzaile, kantari eta konposatzaileak” erakarri eta horienikusgarritasuna bermatzeko.