‘Laja’ trikitilaria hil da
donostia - Aurreko astean, Aiako Aristerrazun ondoezik sentitu zen eta astebete ospitalean eman ondoren, atzo eguerdian Iñaki Garmendia Laja azkoitiar trikitilari ezaguna hil egin zen. Garmendia (1944), Ramon Zubizarreta panderojolearekin batera urteak egin zituzten Euskal Herriko plazak girotzen Laja eta Landakanda bikote bezala. 2018ko ekainean, Laja omendu zuten Aristerrazuko denboraldiko azkeneko erromerian. Bi urte lehenago, herriko Andramaixetan, Landakandarekin batera jaietako suziria piztu zuten heuren ibilbideari aitortza bezala.
Laja, 13-14 urte zituela hasi zen soinua jotzen eta ikasten “hasieran Elgeta eta Sakabi zirenekin eta geroago Isidro Larrañagarekin”, gogoratzen zuen atzo hildako soinujoleak egunkari honi emandako elkarrizketa batean. Landakandarekin, orain dela 40 urte igo zen oholtza batera estrainekoz. Landakandaren “lehengusu baten koinataren ezkontzan” eman zioten bikote gisa egindako ibilbideari hasiera, Arraten. Handik bi urtera lehen diskoa grabatu zuten Madrilen eta horren ondoren beste hiru lan argitaratu zituzten bikote eginda (Lajak beste lau disko kaleratuak ditu). Esan beharrik ez dago lau hamarkadako ibilbidean Euskal Herri osoko ehunka plaza ezagutu zituela hainbat txapelketa irabazita zituen bikote honek. Azkenengo txapela 1982. urtean eskuratu zuten. 40 bat urte Landakandarekin eman ondore, azkeneko boladan Mikel panderojolarekin ibili izan zen.
Joxe Mari Iriondo kazetariak bere bizitzaren liburua argitaratu zuen 2016an Laja, trikitixaren zubia izenburua zuela. Egileak zioenez, Laja “trikiti klasikoaren eta egungo eskolen arteko zubia egin zuen”. - N.G.
Más en Cultura
-
Buenas noticias para la música en vivo en Donostia: Altxerri volverá abrir en 2025 como club de jazz
-
Charlie Sexton, guitarrista de Bob Dylan, y Calder Allen actuarán este sábado en Donostia
-
Ane Segurolaren kultur gomendioak
-
El pensador Xabier Etxeberria Mauleón, natural de Arróniz, gana el Premio Eusko Ikaskuntza de Humanidades 2025