Iñaki Garmendia 'Laja' trikitilaria hil da
Ramon Zubizarreta "Landakanda" pandero jotzaile herrikidearekin batera Laja eta Landakanda trikitilari bikote ospetsua osatu zuten urte askoan. Euskal Herriko trikitixaren munduan arrastoa utzi duen gizona zendu da gaur dudarik gabe.
Iazko ekainean 'Laja'-ri omenaldi beroa egin zioten Aristerrazun egin zen denboraldiko azken erromerian. Antolatzaileek hainbat urteetan zehar 'Laja'-k egindako ibilbideari aitortza egitea erabaki zuten. Horrez gain, erreferentziazko trikitilaria izan da Azkoitian, eta horren adibide Andramaixetako txupinazoa bota zuen 'Landakanda'-rekin batera 2016an. 'Laja'-k herritarrak dantzan jartzen gau eta egunak eman ditu.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 2016an kaleratu zuen 'Laja', trikitixaren zubia liburua. Liburua "Laja"-ren biografia da, eta Joxemari Iriondok idatzi zuen.
https://maxixatzen.eus/azkoitia/1547298122737-inaki-garmendia-laja-trikitilaria-hil-da
Más en Cultura
-
Buenas noticias para la música en vivo en Donostia: Altxerri volverá abrir en 2025 como club de jazz
-
Charlie Sexton, guitarrista de Bob Dylan, y Calder Allen actuarán este sábado en Donostia
-
Ane Segurolaren kultur gomendioak
-
El pensador Xabier Etxeberria Mauleón, natural de Arróniz, gana el Premio Eusko Ikaskuntza de Humanidades 2025