Iñaki Betagarri bezala ezagutuko duteaskok Iñaki Ortiz de Villalba (Gasteiz,1971), Betagarri euskal ska talde mitikoarenahotsa. Bada, Betagarriren agurrarenia urte eta erdira (2017ko Hatortxurockjaialdian esan zuen agur taldeak), talde berriaosatu du gasteiztarrak: Modus Operandi.

Iñaki, baina, ez da talde honetako musikariezagun bakarra: Vendetta taldeko EnrikoRubiños bateria-jolea eta Ruben Antontronpeta-jolea batu zaizkio proiektura, baitaLaurobako gitarra izandako Andoni GarciaMatxain, Izarorekin zuzenekoetan dabilenJulen Txiki baxu-jolea eta Luz de Putas taldekoDiego Martinez tronboi-jolea ere. Guztienagendak batzeko zailtasunak izan dituztelaaitortu du Ortiz de Villalbak: “ordu txikitanaritu gara entseguak egiten eta ehunkakilometro pilatu ditugu elkarrekin egon ahalizateko”. Zailtasunak zailtasun, esku arteandute lehen diskoa, hamar kantuz osatua.

Gauza asko gertatu dira urte eta erdian, ezta?

Prozesu zaila izan da, bai. Betagarri bizirikzegoela, Habeas Corpusekin batera ari nintzenstoner-rock proiektu musikal bati itxuraematen. Grabaketekin hasiak ginen taldemadrildarrak Riot Propaganda-ri berrekitekodeia jaso zuenean eta standby-en utzibehar izan genuen gure artekoa. Gauzaknolakoak diren... Handik gutxira, Betagarrirenbehin betiko agurra ere etorri zen. Diskoberria grabatzen ari ginen, baina gure artekoelkarrizketa baten ondotik, onena agur esateazela ondorioztatu genuen. Egia esan, ezzitzaidan asko gustatu agur esateko edukigenuen modua. Agur-bira baten aldekoanintzen ni, baina azkenean Hatortxurockekokontzertuarekin esan genuen agur.

Proiektu rockero berririk ez, eta Betagarrigabe.

Horrelakoa da bizitza, bai. Betagarrirenheriotza iragarri genuenetik, ordea, buruaribueltak ematen hasi nintzen, zer eta nolaegin. Argi nuen Habeas Corpus-ekin baterahasitako proiektu rockeroaren ondoren, nirehurrengo saiakerak ska bidetik jo behar zuela.Nire etxean hamaika abesti eta melodialanduak nituen, eta horiei forma ematekojende bila hasi nintzen. Egia esan, dezentekosta zait nire filosofiarekin bat egiten dutenmusikariak aurkitzea. Estiloak nahastea izugarrigustatzen zait eta bidetik musikari ortodoxoaskorekin egin dut topo: ska bai, bainapunka edo hardcorarekin nahastu gabe.Zorionez, Andonirekin elkartu nintzen iazkomaiatzean. Lauroba taldeko gitarra-jolea zenoraindik Andoni, nahiko rockeroa, baina skaestiloarekin ere bikain konpontzen da, aurretikEmon-en eta erromeria taldeetan aritubaita.

Andoni lehena, eta Vendettarrak ondoren.

Iazko maiatzean ekin genion Andonik etabiok abestiak hezurtzeari, eta uztailean Iruñearajoan nintzen Vendettaren San Ferminetako kontzertu batera, haiekin abestera.Kontzertua eta gero, parranda egin genuenelkarrekin, eta goizaldean, lagun baten etxekobalkoitik entzierroa ikusten ari ginela,buruan nituen asmoak kontatu nizkien Enrikoeta Rubeni. Taldera batu zitekeen norbaitezagutzen zuten galdetu nien, eta hara non,haien burua prest azaldu zuten. Sorpresahandia hartu nuen, handik aste batera, goizaldekoordu txikitan eta jai giroan esandakoaberretsi zidatenean. Hasiera batean, Vendettarekinbatera uztartzeko asmoarekinbatu ziren taldera, baina handik gutxira taldenafarrak ere etenaldi mugagabe bat eginbehar zuela iragarri zuen. Kezka sortu zitzaidanea proiektu berri honek eraginik izanzuen erabaki horretan, baina argi utzi zidatenezetz.

Nolakoak izan ziren elkarrekin emandako lehenengopausuak?

Oso sentsazio onak izan ditugu lehen entsegutik.Izugarrizko garrantzia du horrek, agendaarazoei eta distantziari aurre egiteko balioizan baitigu: Euskal Herriko toki batekoa garabakoitza, eta Enriko eta Ruben Vendettarenagur biran erabat murgilduta daude. Zailtasunakzailtasun, argi genuen aurrera jarraitubehar genuela. Entsegu gela askotan izannaiz, eta badakit zer giro arnasten den. Bada,proiektu berri bat abiatzerakoan beharrezkoaden xarma hori sentitu dugu hasieratik, lanegiteko gogo itzela daukagu. Hasi eta gutxirabatu zitzaigun Txiki, baxuarekin. Tronboiarekin Gonzalo Fernandez hasi zen, bainaorainDiego Martinez ari da.

Eta dagoeneko esku artean dugu ‘Modus Operandi’diskoa. Lehen singlea, ‘Gora gure bihotzak’,Betagarri kutsuarekin dator.

Singlea bada nahiko Betagarri style, bai, bainalehenengo diskoetako Betagarri, esangonuke. Gainontzeko abestiakoso bestelakoakdira. Enrikok bateria jotzeko duen modua,kolpeek, ez dute Betagarrirekin zerikusirik.Modus Operandik ez du saxofoirik, tronboiaketa batez ere tronpetak du garrantzia. Gitarreidagokienez, ska izaten jarraitzen dute,baina ia neurri berean rocka ere bai. Gaztelerazabestutako Cantaré abestian hardcorebidetik goaz, adibidez. Betagarrin ez duguinoiz haizezko metalik abiadura horretan jo, ezta nik abiadura horretan abestu ere. Badakithasieran saihetsezina izango dela Betagarrirekinkonparatzea,nire ahotsa Betagarrirekinlotzen delako. Modus Operandin ereska egiten dugu, baina antzeko zertzeladakeduki ditzakeen arren, estilo ezberdinak batzendituen indar-metaketa berria da ModusOperandi. Diskoa ondo entzuten duenak ulertukodu esaten ari naizena.

Eszenatokietan dantzan ikusiko zaitugu berrizere?

Urteak aurrera doaz? Ez dakit hainbestedantza egiteko gai izango naizen, indarrakneurtu beharko ditut. Entseguak izerdi patsetanbukatzen ditut eta dagoeneko ez ditut 25urte. Hala ere, ilusioa hain da handia, etazuzenekoak hain bereziak izaten dira, ezdakit gorputzak nola erantzungo duen, balitekeadinaren kontua ahaztea? Argi dudanada gauzak orain egin behar direla, gerorakoutzi gabe. Osasuna dugun bitartean, gauzakberehala egin behar dira, gaur. Inoiz bainomusika gehiago dago gaur, internet bidezkantuak deskargatu, entzun eta hiru egunetarajendea badagoelako beste talde bat entzuten.Ez dago denbora galtzerik.

Errepertorioari buruz, zer aurreratu dezakezu?

Modus Operandi diskoan hamar kantu bilduditugu eta horiek denak zuzenekoetandefendatuko ditugu, baina ez dira nahikoa,oraingoz, kontzertu oso bat betetzeko. Entsemaltzurkonnotazio hori dauka. Batzuek esandigute, musika talde heavy baten izena ematenduela.Durangoko azokan, Plateruenan, izango daModus Operandiren aurkezpen ofiziala, abenduaren7an.Aurretik Iruñean egongo gara, abenduaren1ean, euskararen egunaren harira. Baina bai,aurkezpen ofiziala Durangoko Azokan egingodugula esan daiteke. Toki berezia da Azokaeuskal artista gehienontzat eta ilusio handiarekinari gara prestatzen zuzeneko hori.Jendearekin lehen hartu-eman potenteaizango da Durango eta Baga-Bigan egongogara, egunero, diskoak sinatzen. Hortikaurrera, Vianarocken izango gara abenduaren22an eta Donostiako Intxaurrondon27an. Ikusiko dugu zein den erantzuna.Talde berria zarete, baina kideak beteranobeteranoak.Horrek izango du eraginik, ezta?Jakina, gutako batzuk 25 urte daramatzagumundu honetan eta badakigu zer den lohiartean ibiltzea. Urte hauetan, baina, zerbaitetanasmatu dugu eta berme hori gurekindaramagu zenbait asuntotan. Diskoetxeekin,adibidez, kontziente gara talde berri ezezagunekbaino erraztasun handiagoak izanditugula, baita kontzertuak lortzeko ere. Halaere, orain herriak du hitza. Gu ilusio handienarekinirtengo gara plazara eta espero dugubertan daudenek guk adina gozatzea. Etalohia jan behar badugu, jango dugu.guetan ari gara dagoeneko abesti berriaklantzen eta horiek ere bukatu ahala joko ditugukontzertuetan, hurrengo diskora itxarongabe. Geureez aparte, zenbait bertsio prestatuditugu eta jakina, Betagarriren baten batere joko dugu. Oso zuzeneko potentea prestatzenari garela esango nuke.

Ez da musika talde ezberdinetako kideakproiektu bateratu batean ikusten ditugun lehenaldia. Luzerako al doa Modus Operandi?

Proiektu finkoa da, bai, eta luzerako doalaesango nuke. Hala ere, ikusi beharko duguproiektuak zer nolako garapena duen, jendearenerantzuna zein den? Baina bai, hauda momentuz daukadan talde bakarra, etabeste taldekide batzuk ere egoera berdineandaude. Beste proiektu batzuekin bateratu daiteke,noski. Nik Habeas Corpusekin hasitakoataularatu nahiko nuke noizbait.

Izenari dagokionez, latineko esamoldea aukeratuduzue.

Buruhauste handiak izan ditugu taldearenizena erabakitzerako orduan. Gaztea zareneangauzak ia konturatu gabe egiten dituzu,erabakia hartu eta aurrera. Gure adinarekin,ordea, konturatu gara bi aukera edukita milakaburuhauste izan ditzakezula: hau ona, bainahori ere, zergatik hau bai eta hori ez?TarteanAktibistak izena ere proposatu genuen,baina azkenean Modus Operandi latinezkoizena aukeratu dugu. Euskal izenetatik pixkabat urrun, nahiko nazioartekoa da eta maltzur konnotazio hori dauka. Batzuek esandigute, musika talde heavy baten izena ematenduela.

Durangoko azokan, Plateruenan, izango daModus Operandiren aurkezpen ofiziala, abenduaren7an.

Aurretik Iruñean egongo gara, abenduaren1ean, euskararen egunaren harira. Baina bai,aurkezpen ofiziala Durangoko Azokan egingodugula esan daiteke. Toki berezia da Azokaeuskal artista gehienontzat eta ilusio handiarekinari gara prestatzen zuzeneko hori.Jendearekin lehen hartu-eman potenteaizango da Durango eta Baga-Bigan egongogara, egunero, diskoak sinatzen. Hortikaurrera, Vianarocken izango gara abenduaren22an eta Donostiako Intxaurrondon27an. Ikusiko dugu zein den erantzuna.

Talde berria zarete, baina kideak beteranobeteranoak.Horrek izango du eraginik, ezta?

Jakina, gutako batzuk 25 urte daramatzagumundu honetan eta badakigu zer den lohiartean ibiltzea. Urte hauetan, baina, zerbaitetanasmatu dugu eta berme hori gurekindaramagu zenbait asuntotan. Diskoetxeekin,adibidez, kontziente gara talde berri ezezagunekbaino erraztasun handiagoak izanditugula, baita kontzertuak lortzeko ere. Halaere, orain herriak du hitza. Gu ilusio handienarekinirtengo gara plazara eta espero dugubertan daudenek guk adina gozatzea. Etalohia jan behar badugu, jango dugu