Síguenos en redes sociales:

Imanol Elias azpeitiarrak idatzitako ‘Matxinada’k irekiko du egitaraua

Ehun bat herritar igoko dira larunbat gauean Soreasuko oholtzara; horien artean Itziar Oiartzabal, Imanolen alarguna

Imanol Elias azpeitiarrak idatzitako ‘Matxinada’k irekiko du egitaraua

azpeitia - 2018ko Euskal Antzerki Topaketak era berezian hasiko dira. Izan ere, egitaraua abiatzeko herriko alkate, historialari eta kulturgile maitatua izan zen Imanol Eliasek idatzita laga zuen 1766 Azkoitiko eta Azpeitiko gariaren matxinada antzezlana taularatuko dute bihar (22.00etan) Soreasu antzokian.

Kultur Mahaiaren ekimenez egokitutako lan hori aurrera eraman ahal izateko, ehun bat herritarren partaidetza izango da; horien artean Itziar Oiartzabal, Imanol zenaren alarguna egongo delarik.

Itziarrek Kultur Mahaiko kideek eta Unai Frantzesena Musika Bandako zuzendariak obra prestatzeko egindako lana goraipatu eta txalotu zuen atzo egindako aurkezpenean. Hunkituta, oholtzara “Imanolen omenez” igoko dela aitortu zuen baina, hori bai, “eguna ailegau arte ez dut sinistuko hori egin dudanik”. - J. Leon