ZER gertatuko litzateke txikitakolagun batzuk, hogeitahamar urte pasata dituztenean,bildu eta elkarri sekulaesan ez dizkiotenak esaten hasikobalira? Premisa horretatik abiatutasortu zuen Kepa Errasti (Aretxabaleta,1981) aktore eta gidoilariakErlauntza izeneko antzezlan berria.“Nire adinaren bueltan dabilen jendearizer gertatzen zaion kontatunahi nuen”, azaldu du.

“Euskal Herrian, herri txikietan batezere, kuadrillak pisu handia dauka,kuadrilla bateko betiko lagunenarteko lotura emozionalek horjarraitzen dute, baina denborarekindisolbatu bezala egiten dira”, uste duErrastik. Hori horrela, lagun-taldehorien garrantzia taula gainean islatunahi izan du Errastik: “txikitakolagun horiek betiko laguntzat jotzenditugu askotan, nahiz eta adin batetikaurrera, beraiekin harremanberezirik ez izan”. Hortik datorkio,hain zuzen ere, Erlauntza izena obrari:“diotenez, animalien erreinuanerleak dira hobekien komunikatzendirenak eta erlauntza bereko erleakelkarrekin batzen dira beti. Metaforahorregatik erabaki nuen izen horijartzea”, kontatu du antzerkigileak.

Istorioari erreparatuta, denboraerrealean gertatzen dela jakinarazidu Errastik, “ez dago elipsirik hasieratikbukaerara”. Oholtza gainean,landetxe bateko egongela handi batikusiko du publikoak, bertan sei emakumeari dira afalosteko parrandan,musika, alkohola, drogak? lagundituztela.

Aitziber Garmendia aktoreak hezurmamitzenduen Leireren ezkontzaaurreko agurra ospatzen dabil laguntaldea. Bere betiko bikotearekinezkontzera doa. “Zentzu metaforikoan,pertsonaietako batek metxapiztuko du eta, azkenean, denakezkutuan daramatzaten sekretuhoriek azaleratzen hasiko dira. SaraCozar aktorea Garaziren azaleanjarriko da, betidanik ama perfektuaizan nahi izan du eta kuadrillakoardi belztzat du bere burua, desberdinaizateagatik lagun-talde horretatikkanpo sentitu izan da beti. LeireRuiz aktorea, bere aldetik, Iratiizango da. Hamabost urte eman dituArgentinan eta, ustez, EuskalHerrian geratzeko asmoarekin bueltatuda. Gainontzeko lagunek ezdakiten sekretu handi bat dakar Iratik.Nerea da Getari Etxegaraik antzeztukoduen pertsonaia, hiruseme-alabaren ama eta izaera handikoemakumea. Itziar AtienzaMaialen izango da, minbizia pasatuberri duen neska. Azkenik, NaiaraArnedo Amaiaren azalean jarrikoda, beti pozik dagoen neska da, jendearigauzak aurpegira esatea gustukodu eta baita lasai hitz egitea ere.

EMAKUMEAK PROTAGONISTA Mutilaizanda, emakumeen arteko harremanezhitz egitea aukeratu du Errastik,oso modu naturalean, gainera.“Nire inguruan ditudan lagun gehienakneskak dira eta hautua horregatikegin dut, batez ere. Horrez gain,iruditzen zait emakumeen kuadrillabatean hitz egiten diren gaiak gizonezkoenartean ez direla hitz egiten,edo beste modu batera hitz egitendirela”, aitortu du antzerkigileak.

Gainera, obra honetan emakumeaknormalean ikusten ez ditugun rolbatzuk betetzen ikusten dira. Errastikemakumeak soilik protagonistaizango zituen obra bat sortu nahizuen eta modu naturalean eginbazuen ere, gogoetarako aukera ereeman dio: “Desfase handia dago denboraosoan; sei emakume desfaseaneta gauzak elkarri leporatzen ikusiahal izatea ez da ohikoa”.

Testua Kepa Errastik berak idatziduen arren, obran parte hartu dutensei aktoreek testuaren sorkuntzan“eskua sartu” dutela onartu du. Bereustez, “horrek entsegu garaiangidoia bizirik dagoela adierazten du”.Errastik gustuko du hori, “pertsonaiekhainbeste indar daukatenean,are gehiago. Izan ere, pertsonaietanoinarritutako istorio bat da Erlauntza,azken finean, eta antzezpenaaktore batek egingo du, aktorehorrek emango diona ezin izangodiot nik idazle bezala eman”. Gidoilarieta aktore talde honekin batera,Mireia Gabilondo aritu da zuzendarilanak egiten. Fernando Bernues,berriz, antzezlanaren eszenografiazarduratu da.

KOMEDIA GARRATZA Erlauntzakomedia garratza da. “Oso obra eroada, baina era berean garraztasunpixka bat eta drama puntu bat erebaditu, eta horrekin jendea oso identifikatutasentitu da”, dio Errastik.Egilearen ustez, “komedia baten aldeinteresgarriena muga horretanibiltzea da”, hau da, barrea eragitea,baina era berean jendea ohartzeabertan esaten ari dena egia dela. “Jendeasko hunkitu da obra ikustean”,gehitu du gidoilariak.

Antzezlanaren euskarazko bertsioauztailean aurkeztu zuten DonostiakoVictoria Eugenia antzokian etalan-taldea pozik geratu zen izandakoharrera ikusita. Erlauntza-ren gaztelaniazkobertsioa (El Enjambre)han eta hemen erakusten aritukodira orain, Donostiako Antzoki Zaharrean,Gasteizko Antzoki Zaharreaneta Bilboko Arriagan. Gaur eta biharDonostian izango da hitzordua, azaroaren15ean eta 16an Gasteizenizango dira eta urtarrilaren 15eaneta 16an, Bilbon.