Síguenos en redes sociales:

Su Ta Gar: 30 urteko atzera bidaia

Hiru hamarkada igaro dira Su Ta Garrek bere lehen kontzertuaeskaini zuenetik eta, urtemuga ospatzeko, bira berezia antolatu dute.Maketako eta lehen bi diskoetako kantak berreskuratuko dituzte,baita argitaratu gabeko ikus-entzunezko materiala ere

Su Ta Gar: 30 urteko atzera bidaia

1988ko abuztuaren 14a, Ondarroakojaiak. Eibarko talde gazte batek jo berridu Gaztetxean. Su Ta Gar du izena.Hogeita hamar urte pasa dira kontzertuhartatik. Hiru hamarkada horietan, EuskalHerriko heavy metal talde esanguratsuena izatekomerituak egin ditu Su Ta Garrek. Estiloezberdineko dozenaka euskal talderen iturburueta inspirazio-iturri, euskal musikarenhistoria bizia da talde eibartarra. Bada inor Jota ke ezagutzen ez duenik? Nik ez diat inoizesango, hire egin beharra zein den. Nik aspaldiegin nian aukera, jo ta ke, irabazi arte!

Hiru hamarkada hauetan 1.000 kontzertutikgora eman ditu Su Ta Garrek, Euskal Herrian,Espainian, Europan eta baita Ozeano Atlantikoarenbeste aldean ere. Eta hori ospatu beharradago. Nola? Ba ondoen dakiten bezala,zuzenekoen bidez. Bederatzi kontzertu bereziprestatu dituzte hogeita hamargarren urteurrenaospatzeko. Madrileko Caracolen ekinzioten birari, urriaren erdialdean, eta BilbokoSantana aretoan bukatuko dute, abenduaren28an.

DENBORAN BIDAIA “Bira honetan ez dugugure 30 urteko ibilbidearen berrikuspenikegingo. Denboran bidai bat izatea nahi dugu.Hogeita hamar urte atzera egitea, eta ez ikuspuntunostalgiko batetik, gaur egungo ikuspuntutikbaizik. Gure sorrera gogora ekarrieta ahal den heinean, garai hura bizi ez zutenengantransmisio lana egin nahi dugu”, dioAitor Gorosabelek, taldeko ahots eta gitarrajolemitikoak. Hain zuzen ere, Su Ta Garrenlehen maketa (1987-89) eta Jaiotze Basatia(1991) lehen diskoa osorik joko dituzte kontzertuetan,baita Hortzak Estuturik bigarrendiskoko kanta batzuk ere.

Bestetik, lehenago argitaratu gabeko taldearenhastapenetako bideo eta argazki sortak prestatudituzte oholtza gainean erakusteko: “ezagutuez gintuztenek ikusi ahalko dute nolakoakginen eta zelako kontzertuak ematen genituenduela hogeita hamar urte”. Garai hartakoametsak amets izaten jarraitzen du taldearentzat:“30urte eta gero errepidean jarraitzendugu. Zoriontasun horri helduta prestatutakobira egin nahi dugu”, azaldu du Gorosabelek.

Madril, Atarrabia, Bartzelona, Durango,Donostia, Berlin, Miarritze, Gasteiz eta Bilbodira birarako aukeratutako tokiak. Orain arteemandako kontzertuetan lepo bete dituztezapaldu dituzten aretoak, eta aurrera begiraere, agortzear daude zuzenekoetako sarrerak.

EUSKAL METALAREN LEHEN DOSIAK Gitarrazorroztu eta kirrinkariak, zur eta lur uztekosolo-ak, baxu bizkorra eta lehen euskal bateriaizarra. 20 urterekin, euskal heavy metalarenlehen dosiak aurkeztu zituen Eibarkolaukoteak Euskal Herrian. Hain zuzen ere,sugar hori pizteko ardura hartu zuten AitorGorosabelek, Xabi Bastidak, Borxa Arrillagaketa Asier Osorok. 80ko hamarkadaren amaierankasetean grabatutako maketak agerianutzi zuen Su Ta Gar kalitate eta teknika handiarekinjaioa zela: Basamortuetako zaldunaabestia egin zuten orduan, gaur egun ere taldearenabesti onenetakoa, askorentzat.

Maketaren arrakastak lehen diskoa argitaratzekobidean jarri zituen eibartarrak, bainahura ekoitzi baino lehen, taldearen bestemugarrietako bat grabatu zuten: Mikel LaboarenHaika mutil kantaren bertsioa.1990eanargitaratutako Txerokee, Mikel Laboaren kantakeuskal kantautorearen omenezko albumeanparte hartu zuen Su Ta Garrek, NeguGorriak, Delirium Tremens edota Tapia etaLeturiarekin batera. Euskal abesti herrikoiarenmoldaketa heavyak oihartzun handia izanzuen Euskal Herrian eta taldearen zuzenekoetannahitaezko kanta izaten jarraitzen du egun.

EUSKARA LEHEN LERROAN Euskal RockErradikalak utzitako haziak musika estilo anitzetanloratu ziren 90eko hamarkadan, etaeuskara euskal musikaren lehen lerrora itzulizen. Negu Gorriakek, adibidez, hip-hop, rock,ska eta bertso-hop proposamenak taularatuzituen eta 1990eko azaroan, metala euskarazgorpuztu zuen lehen diskoa argitaratu zuenSu Ta Garrek. Jaiotze Basatia izena jarri ziotenlanari, eta goiburuari men eginez, euskalkantagintzaren hall of fame-ra igaro direnzenbait kantu ekarri zituzten: Mari eta Jo take, kasu. Hamaika abesti berri eta aurretikaipatutako Haika Mutil-en bertsioa bildu zituzten.Kantuen hitzak, garai latz haien isla etalekukotasun zuzena dira. Gauzak nolakoakdiren, 30 urteren ondoren, eta estudioko bestehamazazpi lan grabatu badituzte ere, Su TaGarren lanik adierazgarriena bihurtu da JaiotzeBasatia.

Bi urte beranduago argitaratu zuten HortzakEstuturik diskoa, lehen lanaren ildo beretik.Euskal Herriko eszenan aurreko lanekin leundutakoirudia egonkortzeko eta Mikel GorosabelenEH Sukarrarekin batera Europatiklehen bira egiteko baliatu zuen disko hauEibarko laukoteak. Azken kontzertua etxeaneskaini zuten, eta haren lekuko dugu Eibarrenzuzenean grabatu zuten VHS bideo-zinta:More Volumen Tour ? Su Ta Gar zuzenean.Kanta bat nabarmentzearren, euskal baladenbildumako parte den Itxaropena aipatu beharradago. Akustikoa eta metala ederki uztartzenzekiela erakutsi zuen Su Ta Garrek.

BORXAREN ISTRIPUA Garai onak zirenEibarko taldearentzat. 1993an Munstro Hilakdiskoa kaleratu zuten, lau urtetan hirugarrena.1995eko maiatzean, ordea, laugarren lanagrabatzeko dena prest zutenean, taldeak kolpelatza jasan zuen. Borxa Arrillaga, taldekobateria joleak, eszenatokietatik behin betikoalboratuko zuen istripua izan zuen. Euskalmusikako lehen bateria izarra izan zen Borxa,bi bonborekin eraikitako bateria ikusgarriarenbatuta gaztea. Ezbeharrak zuzenekoetatikkanpo utzi bazuen ere, Su Ta Garren oinarrietakobat izaten jarraitu du Arrillagak, eszenatokigainean ikusten ez dugun guzti hori lantzen. Ordura arte grabatutako bideoeiesker, gaur egun ikusgai dugu sarean Borxakabiatu zuen perkusioaren iraultza. Bere anaiaGalderrek hartu zuen Su Ta Garren bateriarenlekukotza, eta tarte batez Iban Zugarramurdikordezkatu bazuen ere, egun berakjarraitzen du Borxaren tronuan.

1996an iritsi zen laugarren diskoa, SentimenakJarraituz izenarekin eta hamarkada bukatubaino lehen, beste bi lan argitaratu zituzten:Agur jauna gizon txuriari 1997an etaHomo Sapiens? 1999an. Tartean eginak zituztenmaketaren bi bertsioak bat eginez berrargitaratuzituzten, Su Ta Gar izenarekin. Estudiokozazpi lan argitaratu ondoren, zuzenekolehen diskoaren txanda iritsi zen 2001ean: JoTa Ke. Ordura arte sortutako abestiak bilduzituzten zuzeneko bi CDtan, baita La PollaRecordsen No somos nada abestiaren bertsioaere, gazteleraz grabatu duten abesti bakarra.

Itsasoz beteriko mugetan,2003an argitaratutakodiskoak, Su Ta Garren garapenaren zenbaitebidentzia islatu zituen: Aitorren ahotsahastapenetakoa baino oldarkorragoa eta grabeagoada eta letrak poetikoagoak dira.2006an, baina, Jainko Hilen Uhartean lanarekin90eko estiloari berrekin zioten, metalgogorrera bueltatuz eta gizarte kontenporaneoarenfluxuak utzitako konpromisozkoletrak kantatuz. Gorosabelek hasieratik erakutsitakobere bertuteak bereziki nabarmentzendira disko honetan, gitarren soloak riffgogorren gainetik nabarmenduz.

METAL HOTSAK IRUDITAN Ondare musikalazgain, zuzeneko musikaren irudien artxibategihandia utzi du Su Ta Garrek. AipatutakoEibarreko VHS-az aparte, nabarmentzekoakdira Homo_Sapiens? Tour’00birakokontzertuetako irudiak jasotzen duten VHSeta DVDa, 2007an argitaratutako Une IraunkorrakDVDa eta batez ere taldearen 20. urteurreneanDurangoko Plateruenean grabatutakozueneko bi diskoak eta kontzertua oso-osorikbatzen duen DVDa. Iaz Donostiako VictoriaEugenia Antzokian emandako kontzertuarengrabazioa aurkeztu zuten Su Ta Gar antzokietanbildumarekin.

Taldeak zenbait aldaketa izan ditu urte guztihauetan. Borxa izan zen, istripuak behartuta,taldea utzi zuen lehena, musikaren sorkuntzaridagokionez, behintzat. Asier Osoro baxujoleak2008an esan zuen agur eta haren ondorenIgor Oyarbide eta David Zarzosa pasa dirataldetik. Igor Diezek du orain baxuaren ardura.Gorosabelek eta Bastidak ez dute Su TaGarren gitarra erantzi 30 urtetan.

Abestien sorkuntzan murgilduta jarraitu duteazken urteetan Su Ta Garrekoek, AmetsakPilatzen (2011) eta Bizirik Gaude (2013) lanekin.Askotariko jarraitzaileak izan ditu taldeak urteguzti hauetan, eta taldeak ere askotariko bizipenakizan ditu. Biei kasu eginez, zalegoari etabizipenei, edo besterik gabe, behar edo nahizutelako, balada diskoa argitaratu zuen Su TaGarrek 2016an: Maitasunari Pasioa, estudiokoazken lana. Bi hamarkada luzeren ondoren,disko ezberdina egiten ausartu ziren.Heavy metala piano eta hammondarekin aberastuta,pop pilula esplosiboak leundu zituztendisko horretan. Euskal Herriko antzokietanzehar egindako bira batekin defendatuzuten lana, ondoren zuzeneko disko eta DVDarekingorpuztu zutena.