ASTE hauetan buru-belarridabil Iñaki EtxezarragaEtxe (Berriz, 1984) beredisko berriari azken ukituakematen. Diseinuarekin ari dalanean, baina gainontzeko guztiaprest dauka jada. Izan ere, iraileanaurkeztuko du lan berria, eta, aurreratuduenez, poz-pozik dago lortutakoemaitzarekin. “Niretzat musikabeti izan da nire sentimenduakadierazteko era bat, eta kantuak osopertsonalak izan dira orain arte. Oraingoan,horrelako zerbait ere badago,baina helburu nagusia inoiz egindudan lanik onena egitea izan da”,ziurtatu du Etxezarragak.
Bere poza agerikoa bada ere, diskoariburuzko informazio askorik oraindikez zabaltzea nahiago du, adibidez,lanaren izenburua. “Izenburuaaukeratuta dago, eta argi eta garbiazalduko du disko honen energia,oso esanguratsua baita, baina ez dutdiskoa kaleratu arte aurreratuko,diskoaren izena eta azala biak bateraaurkeztu nahi baititut”, azaldu duEtxek.
Hala ere, izenburua ez da izango entzuleaktopatuko duen sorpresabakarra. Azken bi diskoetan (Haizeberri bat eta Bizi) formatu akustikoarenalde egin zuen Etxezarragak,baina oraingo honetan pop-rockarenbidetik jo du berriztarrak.“Gogoa neukan berriro ere gitarraelektrikoa hartu eta pixka batrockeatzeko”, aitortu du. Horrela,bere gustukoak diren musika estiloezberdinak nahastu ditu bere azkenlan honetan. “Zazpi kantuz egongoda osaturik lan berria, mota ezberdinekoakizango dira piezak, diskoakaleratzean eztanda egingo dutenak”,aurreratu du Etxezarragak.
Arma, tiro, Pum! aurrerapen kantuakaleratu du dagoeneko, euskal abestiezberdinetako esaldiekin sortuta.Abesti honen helburua euskal musikariakgoraipatzea da, eta, aldiberean, gazteak euskal musika kontsumitzeraeta jarraitzera bultzatzea.“Euskal musikatik bizitzea ezda erraza, oso gutxik daukate zortehori. Izan ere, musikatik bizi direngehienak ez dira musikariak. Horida benetan tristeena, musikariokegiten dugun lanari etekina ateratzendioten asko daudela”, azpimarratudu Etxezarragak.
ETXEAN KONPOSATUA Urte hasieranabiaturiko bidea lasaia eta osoemankorra izan dela ziurtatu duEtxezarragak. Bere sorkuntza prozesua,ostera, etengabekoa dela azaldu du berriztarrak, abestiak egitekoideia berriak egunero izaten baititu.2016an Bizi diskoa kaleratu zueneanhasi zen abesti berriak sortzen.Lehenengo, melodia eta egitura osatuzituen, eta, ostean, letra. “Azkendisko honetan, etxean konposatuditut kantuak, nik bakarrik. Bateria,baxua, gitarra eta ahotsa grabatuditut eta hortik abiatuta egin duJagobak bere lana”. Hain zuzen,Jagoba Ormaetxea musikari etaekoizlearen lana eta talentua nabarmendunahi izan du Etxek.
Bere azken proiektu hau aurrera ateratzekocrowfounding kanpainaburutu du Etxezarragak, eta, jendearenerantzuna bikaina izan dela ziurtatudu. “Ideia nahi gabe atera zitzaidan,kamisetak aterako nituelaerabaki nuenean. Batzuek beltzanahi zuten, besteek gorria, nagusiedo haurrentzako neurrian? Azkenean,jendeak nahiago zuen kamisetaestiloa eta tamaina aukeratuahal izatea erabaki genuen eta diruarenzati bat diskoa ekoizteko erabiltzea.Beraz, crowfounding bidezdiskoaren zati bat ordaindu ahalizan dut eta oso pozik nago”.
BIZITZA MUSIKARI LOTUTA Etxezarragaoso gazte zela hasi zenmusikarekin harremana izaten.Izan ere, 8 urte zituela ikusi zuenlehengo aldiz talde bat entseatzen.Garai hartan bere lehen rock kontzertuanere egon zen. Ikastolanhasi zen gitarra jotzen eta 15 urterekinNabari taldea sortu zuen.“Orduan igo nintzen lehen aldizeszenatoki batera eta, ordutik,Mafia, Trikizio, Boston Jai eta nirebakarkako proiektuarekin aritunaiz. Bizi erdia baino gehiago daramatmusikari lotuta”, aitortu du.
Etxezarragak argi dauka egun ezdela duela 20 urteko musikari bera.“Aurreko diskoak bultzada emanzidan berriz musika sortu eta zuzenekoekindisfrutatzeko. Gaur egun,berriz, nahi baino gutxiagotandaukat musika jotzeko aukera, bainabadira momentuak bizitzan zirtedo zart egin behar duzuna, eta hauhorrelako momentu bat da. Zentzuhorretan, nire indarrak lan berrihonetan hustu ditut”.
Musikak “denerako” balio diolaaitortu du Etxek: sentitzeko, pentsatzeko,maitatzeko, gorrotatzeko etalasaitzeko, besteak beste. “Ez dagoegun bakar bat ere musika entzutenez dudana. Gainera, bizitzan edukiditudan esperientzia ederrenak eremusikak oparitu dizkit, baita bideanezagutu dudan jendea ere”.
Disko berria kaleratu eta kontzertuakematen hasteko asmoa daukaEtxek. Urriaren 6rako dagoenekohitzordua zehaztuta dauka DurangokoPlateruenan. Hala ere, aurreratuduenez, ez dira emanaldi askoizango. “Ekonomikoki esfortzu handiadira kontzertuak, beraz, diskoakizango duen erantzunaren araberaerabaki beharko dugu”.