Pirritx, Porrotx eta Marimototsen DVD berria
Aitona-amonak eta haurrak elkarrekin dantzatu eta kantatzeko proposamenarekin dator pailazoen ikus-entzunezkoa
Zarautz - Pirritx, Porrotx eta Marimototsek DVD berria aurkeztu zuten atzo Zarauzko Modelo aretoan, eta Salbatore Mitxelenako 80 haur inguru eta Zarauzko aitona-amonak izan ziren ekitaldiko gonbidatu bereziak. Halaber, Kontxi Aizarna, Josu Txapartegi Txapas eta Xabier Zabala izan ziren bertan.
Izan ere, pailazoen ikus-entzunezko berrian Aitona-Amonen Eguna erreportajea izango da ikusgai, Imanol Urbietaren azken sormen lanetatik abiatuta, haurrak eta aitona-amonak elkarrekin, jolasean eta dantzan egiteko sortutako kantu bildumarekin osatutako lana, hain zuzen ere. “Manolo bera ere aitona zen, eta aitona-amonak eta beren bilobak elkarrekin jolastea eta dantzatzea nahi zuen”, azaldu zuen Kontxi Aizarna bere alargunak. Hala, hori islatu nahian, Zarauzko Salbatore Mitxelenako haurrek eta Santa Ana egoi-tzako eta Maria Etxetxiki eguneko zentroko aitona-amonak, eta Txolarte, Montetxio eta Udaberriko kideek dantzan eta kantuan osatu dute 35 minutuko erreportajea. Esperientzia eder hori Euskal Herriko herrietara zabaltzeko asmoz egin du ikus-en-tzunezkoa Katxiporreta Kooperatibak.
Josu Txapartegik Manoloren abesti baten esaldia nabarmendu zuen aurkezpenean: “Benetan goxo zainduko zaitut, nigan lekutxo bat izango duzu”.
Erreportaje horretaz gain, Korrikaren 20. urteurrenari buruzko Tipi-tapa, Korrika! eta Urbietaren omenezko Pupu eta Lore - Haizearen herrira ikuskizunak jasotzen ditu lan berriak.
Ekitaldi berezi batekin aurkeztu zuten DVD berria, eta ikus-entzunezkoan bezala, kantuz agurtu zioten elkarri aitona-amonak eta haurrak. - Ane Roteta
Más en Cultura
-
Charlie Sexton, guitarrista de Bob Dylan, y Calder Allen actuarán este sábado en Donostia
-
Ane Segurolaren kultur gomendioak
-
El pensador Xabier Etxeberria Mauleón, natural de Arróniz, gana el Premio Eusko Ikaskuntza de Humanidades 2025
-
El Orfeón Donostiarra se rinde a los clásicos en Madrid y Donostia