‘Altxor espainarrak Ameriketan’ egitarauak aurtengo 'Bilbao Ars Sacrum' zikloko VI. kontzertua egingo du
Sarreren prezioa 4 eurokoa da eta salgai daude, zikloa antolatu duen Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan, 10:30etik 18:30era, etengabe.
BILBO. 2015eko BAS zikloaren seigarren kontzertua, bihar, martxoak 27 ospatuko da , arratsaldeko 19:30etan Enkarnazio Elizan. Raquel Andueza soprano iruindarrak eta Aragoiko ‘Al Ayre Español’ taldeak Jose de Torresen "cantadas" deituriko pieza eder-ederrak interpretatuko dituzte. Eduardo Lopez Banzo zuzendariak transkribitu ditu beren-beregi kontzertu honetarako.
Ameriketako artxibo miresgarrietan badira oraindik anitz partitura ezkutu. Lan horiek Amerika eta Espainiako musika ondarea dira eta, hortaz, Atlantikoaren bi ertzetako memoria kulturala osotzen dute. Azken urteotan, ‘Al Ayre Español’ taldeak musika altxor izugarri eta bikain horren puska batzuk ezagutarazi ditu, baina, esan gabe doa, artxibo horietan badira oraindik anitz altxor aurkituak izateko zain.
Aurreko edizioetan bezala, aurtengo programa honetan ere, abesbatzak, ahotsak, bakarlariak, izen handiko musikariak eta interpretari ezagunak egongo dira, musika sakroaren garai bakoitza jorratuta.
Enkarnazio Elizan izango diren kontzertuetarako sarrerek 4 euro balioko dute eta Bilbao 700 Fundazioaren bulegoetan eskuratu daitezke (Zabalguneko plaza, 11-1. solairua) astelehenetik ostiralera bitartean, 10:30etatik 18:30etara etenik gabe.
2015eko BAS zikloaren programazio osoa Bilbao 700 Fundazioaren webgunean kontsultatu daiteke: www.bilbao700.com
Más en Cultura
-
Conciertos de Aste Nagusia: Leire Martínez, OBK, J. Martina, Dupla y Janus Lester, entre otros
-
“Anoetako kontzertua Everestaren gailurrera heltzea bezalakoa da niretzat, garaipen bat zentzu askotan”
-
Comienza el Sónar envuelto por la polémica relación entre el festival y el fondo proisraelí KKR
-
¡Gana hasta seis entradas para ir con tus amigos al concierto de Juanjo Bona!