"NEURRI batean, Arestirekin aspalditik geneukan zorra kitatu dugu". Berba zuzen hauek baliatuz adierazten zuen atzo Xabier Monasteriok sortu berri duten elkartearen sentikizuna. Aste honetan, Zenbat Garako presidenteak aurkeztu du Gabriel Aresti Kultura Elkartea. Bilboko Kafe Antzokian, banan-banan aletu zituen bere helburu eta asmoak: "Helburu nagusia Gabriel Aresti Segurola idazlearen ondare literarioa eta giza balioak zentzu orokor eta zabal batean ezagutaraztea da, hiru oinarri ardatz hartuta: haren euskalduntasuna, haren unibertsaltasuna eta, azkenik, justiziaganako zuen maitasuna, bere idazlan guztietan ageri-agerikoa dena".
Zenbat Gara Elkarteak eta idaz-learen ondorengoek (Meli Estebanek, Arestiren alargunak, eta hiru alabek) osatzen dute Kultura Elkarte berria, baina laster irekiko dute Gabriel Arestiren Lagunak izeneko saila, herritar eta erakundeek el-karlanerako proposamenak egin ditzaten.
Ekarpenak ekarpen, Elkarte berriak finkatu ditu oraingoz jorratu beharreko lan esparruak. "Idaz-learen ondare idatzia sailkatzeko eta antolatzeko lanak egingo ditugu", azaldu zuen Monasteriok. Baina, horrezaz gain, "Arestiren idazlanak osorik nahiz zatika berrargitaratuko ditugu, edizio kritikoak eginez; euskara ikasleentzat eta euskaraz irakurtzen abiatu berriak direnentzat bere obraren gainean eginiko moldatze lanak prestatuko ditugu; haren ekarpenak iraganetik etorkizunerantz eramateko balio dezaketen era guztietako eguneratze lanak egingo ditugu, eta, teknologia berriez baliaturik, ha-ren idatziak paperetik bestelako euskarrietara pasatzeko ahaleginak egingo ditugu".
"Bilbotik eta Euskal Herritik munduari begira idatzi zuen Arestik, eta elkarte berri hau ere an-tzerako moldean arituko da, geuk proposatutako egitasmoak antolatuz, bai, baina era berean kanpotik datozen proposamenei zabalik", gaineratu zuen.
'gabrielen lekua' 1933ko urriaren 14an jaio zen Aresti Bilbon, eta bizirik balego 80 urte beteko lituzke aurten. Urtemuga hori ospatzeko eta elkartearen zeregina inauguratzeko, egitasmo ugari prestatu dituzte urrirako, tartean Gabrielen Lekua ikuskizuna. Proiektu honetan lau sortzailek parte hartzen dute: Andoni Egaña bertsolariak, Oier Guillan gidoilari eta poetak, Rafa Rueda musikariak eta Alain Urrutia artistak. "Tentagarria iruditu zitzaidan ideia", azaltzen du Egañak. Beraien asmoa, azken batean, Aresti "gaur eguneratzea" da. Horretarako, "lauak askatasun osoz" ibili dira, oinarrizko gidoi bateratuetatik ihes eginez. Honela, "belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izango da, eta beste ba-tzuentzat deskubrimendua".
Arestiren lekuak dira ikuskizunaren ardatza: Bilbo, Baiona, Aran-tzazu, Ea... Guillanek dionez, "elkarrizketa artistiko bat" da Gabrielen Lekua, eta Ruedak, ostera, "idazlearen lanen alde samurra" erakusten ahaleginduko dela aurreratzen du.
l Promotores. La nueva asociación está formada por Zenbat Gara Elkartea y varios miembros de la familia Aresti (su viuda y sus tres hijas).
l Objetivo. Preservar el patrimonio literario de Gabriel Aresti y sus valores humanos.
l Áreas de trabajo. La nueva asociación pretende clasificar y ordenar todos los trabajos literarios del poeta bilbaino; acometer la reedición crítica de sus escritos; ofrecer a los estudiantes de euskera y a los lectores noveles material didáctico centrado en la obra de Aresti; además, se esforzarán en actualizar todos los resortes que puedan impulsar el legado del escritor en un futuro; por último, aprovecharán las facilidades que ofrecen tanto los medios audiovisuales modernos como las nuevas tecnologías para que la obra del escritor de Nire aitaren etxea se pueda leer en otros soportes (www.gabrielaresti.eu).