«Independentzia oso garrantzitsua litzateke euskal kulturarentzat»
Haizea zebilen Fermin Muguruzarekin bildu ginen goizean. Irungo Urdanibiaplazako bananondoak kimatzen ari ziren. Burua ideiaz beterik duela dio,eta aurrera begiratzen duela beti.Orain isiltasuna gordetzeko sasoiadatorkio. Datorren urtean musika birarik ez du egingo, baina aurreragogustatuko litzaioke besteren bat egitea. Denboraren esku utzi du hori
BARTZELONAKO In Edit jaialdian EspainiakoDokumentalik onenaren saria irabaziduzu ‘Next music station: Morocco’lanagatik.
Al Jazzera telebistarako 11 dokumental eginnituen: Bi Libanori buruz, bi Egiptori buruz, biMarokoren gainean, beste bat Siriakoa, Kuwaiteta Bahreinena, Yemen eta Sudani buruzkobana. Zinemaldirako Libanoko biak batu genituen,eta Bartzelonara Marokokoa bidali genuen.Sekulako ilusioa egin zidan sariak, jaialdi honetanmundu osoko dokumentalak daude lehian,eta oso izen oneko jaialdia baita. Eta epaimahaianIsaki Lacuesta eta Quim Casas zeudelajakin nuenean aurrera egiteko izugarrizkobultzada eman zidan. Eta esker ona, ez musikaribezala soilik, dokumentalista bezala ere bai.
Azken boladan ikus-entzunezkoetan aurkitzenzaitugu.
Ikus-entzunezkoekin beti izan dut harremana.1985ean Sarri Sarri bideoklipa egin genuen etabakarlari gisa ere oso hurbil egon naiz. Irudienbidez gauzak kontatu nahi genituen eta zuzenekoakgrabatzen genituen. Road movie formatoangrabatzen genituen birak gero erakustekoasmoz. Negu Gorriaken garaian kanal bat sortugenuen ohikoetatik at egiten genuena kontatzeko.Eta hortik lehenengo dokumentala egiterajauzitxoa egon da. Duela bost urte diskoagrabatzera joan nintzen Jamaikara, eta bertangertatutakoa dokumentatu nahi izan nuen.
Palestinaren musikaren ingurukoa etorri zengero, Checkpoint rock: Canciones desde Palestina.Ondoren etorri da Al Jazzeraren aukera. Arabiarmusikaren inguruko dokumentala egitekoeskatu zidaten; hasieran 13 dokumental, azkenean11 izan dira. Bederatzi herrialde agertuditut eta azken bi urteotan buru belarri sartubehar izan naiz horretan. Taldeak aukeratu,elkarrizketatu… Azkenean 80 talde baino gehiagoizan dira. Montatu, post-ekoizpena egin, etaazken hilabeteotan jaialdirik jaialdi.
Badirudi azkenaldi honetan musika dokumentalapil-pilean dagoela.
Zinemagintzan oso eztabadaia interesgarriaeman da. Zertarako nahi dugu Joaquin PhoenixJohnny Cash-en papera egiten benetako Johnny Cash artxibategian baldin badago? Pertsonaiaerrealaren aldeko apustua egiten duzunean irabaztenateratzen zara. Zinemagintzan jeneroakgero eta nahasiago daude eta musika dokumentalaere bai. Baina dokumentalen igoera orokorraizan da, hainbeste, zinema egiteko era erekutsatu egin dela. Biopic-etan musikarien paperaegin duten antzezle asko negargarri geratudira. Beharbada musikariak muturreko pertsonakgarelako. Muturrekoak gara, muturrera jotzendugu eta muturrekoak hartzen ditugu. Horduzu, adibidez, Oliver Stonek The Doors-en inguruanegin zuen lana, penagarria. Orain JohnCirilok egin du The Doors-en inguruko dokumentalsekulakoa. Eta Martin Scorsesek GeorgeHarrisonen ingurukoa.
Bitxia egiten zait zurekin zerikusia duten albisteekbeti atzerriko herriekin lotuta daudela. Ezagutzenez duzun lekuren bat gelditzen damunduan?
Bai, asko. Bizitza batean ezin duzu dena ezagutueta gero herri batzuetara beti bueltatzen zara.Mexikorekin gertatzen zait, Quebecq-ekin…batez ere hiriak gustatzen zaizkit: Paris, Berlin,Londres, Erroma. Asiako hegoekialdea geratzenzait ezagutzeko. Indonesia,Vietnam, Cambodia,Laos… Baina lanarekin lotu nahiko nituzkeharako bidaiak, ez nuke turista gisa joan nahi.
Gustatzen zait musikari bezala bidaiatzea jendearekinkonpartitzen dudalako. Baina egiaesango dizut, Sudan bisitatu eta gero Afrikako behe aldera joateko gogoa gelditu zait. Uganda,Hegoafrika,Kenya, Congo… Hango musika ezagutzendut eta izugarrizko ikusmina sortzen dit.
Europan oraindik ere Kortatu sarri entzuten da.Hori revival kontuak izaten dira.
Belgikan,Frantzian, Herbereetan, Danimarkan, Italian joizan dut asko. Nire diskografia dena kaleratu da.Eta batzuetan kontrako bidea egiten da. Entzutennaute, gustatzen zaie eta nire iragan musikaleanmurgilduzKortatura heltzen dira. EuskalHerrian revival iraunkor batean bizi gara etaniretzat oso kaltegarria da. Aparteko kasua dagurea, baina espero dut gaindituko dugula.
Kortatu aipatzerakoan ‘Sarri Sarri’ kantua etorrizait gogora. Eta Joseba Sarrionandia etaEuskadi sarien inguruan sortutako kalapita.
Hemen esan behar den lehenengo gauza dasarion arautegi maltzurra. Nola joan diren aldatzengobernu bakoitzari komeni zitzaionarenarabera. Zuk eman behar duzu izena eta zuk jasobehar duzu! Nik uste dut epaimahai batek liburuguztiak hartu behar dituela eta guztietatikonena iruditzen zaiona aukeratu behar duela.Eta gero idazleak eskubide osoa dauka jasotzeko,eskertzeko edo pikutara bidaltzeko. Sarrirenkasuan epaimahaia oso ausarta izan dela esanbehar dut eta bere lana txalotu behar dut, bazekitelakosekulako kalapita sortuko zela. Bide batez,tartean nire izena sartu dute, nik egin nuelakokantua eta mito bat sortu nuelako. Niri kolpe bat emateko aukera dagoenean aprobetxatu egitendute.
Gogora datorkit musika sariketa batean ‘Egunkaria’renalde egin zenuelako jasan zenuen txistukada.
Oso momentu berezia izan zen, latza eta itsusia.Musikari espainiarrek, orokorrean, ez dute izanaktoreek izan duten jarrera. Agian aktoreak lantaldean ibili izan direlako eta beste sozializazioaizan dutelako. “Gerrari ez” esan zioten aktoreekgala batean. Eta gero musikariak etorri ziren,baina epel.Ni txistukatu ninduten galan industriakojende asko zegoen, PP boterean eta beldurziren. Dena den, nire begirada Espainiatikat ere badago; Frantzian, Europan eta munduan.Euskaraz abesten egon naiz munduan barrena,bide alternatiboak zabaltzea niretzat garrantzitsuaizan da.Korronte orokorrak beti baztertukodu komertziala ez dena, eta eremu urrikohizkuntzekin egiten da.
Ustez datozen garai berriak igarriko dituzuekultura sortzaileek?
Zaila da esatea. Euskaraz egindako gauzekinegondako aurreritziak erori beharko lirateke.Baina iruditzen zait independentzia lortzen ezdugun bitartean… Quebec da niretzat eredua.Zenbait autodeterminazio erreferendum izandute normaltasun osoz. Quebec eta Kanadaartean errespetuzko harremana dago, hemenEspainia eta Frantziarekin dagoena baino gehiago. Guk lortzen dugunean Quebecek duena agianerrespetuzko harremana emango da. Begira,niretzatRadio 3 sekulako irratia izan da beti bainanik gutxi entzun ditut katalanez, galegoz edotaeuskarazko kantuak. Hobeto egongo garen?
Kontuz! Eraikitzen ditugun harreman berrienarabera. Hemen eztabaidatu behar duguna daglobalizazio parametroetan eremu urrikohizkuntzakook zein leku dugun. Nik uste dutautodeterminazio eskubidea lortuko bagenu, soilikhorrekin, harremana aldatuko litzatekeela,osasuntsuagoa izango litzatekeela eta harremanhobeagoa izango genukeela. Uste dut kulturarentzatindependentzia oso garrantzitsua izangolitzatekeela, sormenerako eta batez erezabaltzeko eta errespetatua izateko.
Eta agian zentsura amaituko litzateke. Oraindikzentsuratzen zaituzte?
Pentsatzen dudana esaten, eta esaten dudana egitensaiatu naiz beti, eta horrek arazo asko ekartzendizkizu beti. Euskal Herriko musikari ezagunenetakoanaizenez, maiz, hori erabili dutebesteak abisatzeko: “Kontuz, gero. Honek hartutakobidea hartzen baduzue begira zer gertadakizukeen”. Zentsura urrats asko dago. Nik pairatuizan ditut eta pairatzen ditut. Ezin du esaneraginik ez duenik. Sekulako desgastea dakar,baina besterik ez zaigu geratzen eta nik nirebidea egiten jarraitzen dut. Boxeolarien gisara,sarri, behea jotzen dut baina beti izan dut berrizaltxatzeko indarra.