EUSKAL literaturako etakide anitzenpsikoanalista dugu Markos Zapiainidazle eta filosofoa. Izan ere, haien loaldiakaztertzen ditu argitaratu berriduen Etakideen ametsak izeneko saiakeran.Idazle irundarrak atera duen ondorio argienahauxe da: “ETAren ekarpenik handiena EuskalHerriari ETAri buruzko literatura izan da”.

Liburuaren tituluak eta adierazpenek harridurasortu ahal badute ere, “inor mintzekoasmorik gabe” egin dituela argitu du Zapiainek.Aztertutako bederatzi eleberriak “miresten”dituela esan du idazleak, eta horregatikuste duela ETAren ekarpena litekeela.Fikziozko etakideen artean Bernardo AtxagarenGizona bere bakardadean, Zeru horiek etaSoinujolearen semea, Joseba SarrionandiarenLagun izoztua, Ramon Saizarbitoriaren Hamaikapauso, Arantxa Urretabizkaiaren Koadernogorria, Harkaitz Canoren Pasaia blues, KoldoIzagirreren Agirre zaharraren kartzelaldiberriak eta Jose Luis Alvarez Enparantza TxillardegirenLabartzari agur eleberrietako protagonistakdaude.

Saiakera 2005ean eman zituen hitzaldi batzuetatikjaio dela dio Zapiainek. Euskal literaturaeta gatazka izeneko hitzaldietatik, hain zuzenere. Orduan, ETAren errealitate eta fikzioa lantzekoazken urteetako bederatzi eleberrietakopertsonaien ametsetara jo zuen. “Batzukametsak arimaren gorotza baino ez direla ustedute, garrantzirik gabekoak” adierazi du irundarrak.Hala ere, argitu duenez, pertsonaiakezagutzeko “giltza” eta narrazioaren partegarrantzitsua dira etakideen loaldiak.

Hasieran Etakideen nahigabeko oroitzapenakizena eman zion idazleak, ametsetaz gainhaluzinazioak sartuz; baina luzeegia irudituzitzaion. Gero, hainbat loaldi gora eta behera,hainbeste psikoanalisi eta subkontziente,ametsetan hasi zen Markos Zapiain bera ere.Zerbait “leunagoa” eta “neutroagoa” egitea proposatuzuen, baina ez zioten onartu. Beraz,Elkar-en argitaratutako saiakerari sakonkiekin zion.

ETAKIDE BAT, MUNDU BAT Idazle irundarrak ezdu arketiporik edo topikorik aurkitu eleberrietakoetakideengan. Pertsonaia bakoitza“mundu bat” dela argitu du, finean beste edonorenmodukoak baitira. “Ezin dugu esan etakideenamets mota nagusia hau denez, etakidetipikoa halakoa dela derrigorrez”, adierazi duZapiainek.

Aztertutako hogeita hiru ametsen artean ordea,guztietan ematen dira erorialdiak, Sarrionandiarenbatean izan ezik. Zapiainentzat “harrigarria”bada ere, tanatos delakoa sarritan ematendela dio. Beraz, etakideen psikologoaren papera interpretatuz, “ametsetako beheranzkonorabideari ziaboga egitera” gomendatzen dieZapiainek; erori ostean hegan egiten ikas dezaten.

IDAZLEEN AZTARNAK Horretaz gain, etakidebakoitzak “egilearen arrastoa” duela konturatuda idazlea. Baina askotan ez dago argi pertsonaiakidazlearen alter ego-ak edo kontrakoakdiren. Joseba Sarrionandiaren kasua da argienaZapiainen ustez. Iurretarrak izan duen ibilbideaeta Lagun izoztua eleberriko hainbatpertsonaiek dutena nahiko antzekoak baitira.Txillardegiren kasuan ere pertsonaiak baduidazleak berak izan duen dualtasun hori. Izanere, Aralarren zegoelarik Berria eta Gara egunkarietanidazten zuen borroka armatuaren ukazioariburuz, baina liburuetan barneko sentimenduilunak islatu egiten zituela zirudien.Era berean, Labartzari agur eleberrian AnttonIhartzegarai etakideak guztiz kontrakoak direnborroka armatuaren eta ukazioaren ikuspuntuakditu esna eta ametsetan.

Bestalde, ametsen analisi sakonagoa eginda,Saizarbitoriarenak “neurotikoagoak” direla dioirundarrak; familia eta lagunekin lotura estuadutenak. Sarrionandiaren eta Harkaitz Canorenak,berriz, eskizofrenikoagoak eta psikotikoagoak.Eta Bernardo Atxagak inguruko bizipenaksartzen dituela ametsetan bertan.

Zapiainen liburua, finean, euskal kultura etagatazkari buruzko saiakera da; psikoanalisiazeta ikuspuntu berritzaile batez baliatutako ikerketa.Baina irakurleak subkontzientearen ursakon eta ezezagunetan murgilduko dela pentsadezakeen arren, irakurketa errazeko liburuaaurkituko du. Ez du ezagupen berezirik beharkoetakideen errealitatea ulertzeko. Gaiaren inguruanhausnartzeko aportazioak dira laneanaurkituko direnak, gerora, norberak nahi duenaegin dezan guzti horrekin.