Goiatz Labandibarren 'Interrail' proiektuak irabazi du Igartza saria
Liburua tren bidaia batean jazotako hamaika ipuinek osatuko dute beste hainbeste hiri ezagutaraziz
Donostia. Hamairu proiektu ezberdinen artean aukeratu dute Goiatz Labandibarren Interrail ipuin liburua Igor Estankona, Xabier Etxeberria eta Karmele Jaio idazleek osatutako epaimahaikoak. Horrela 6.000 euroko saria eta lana argitaratzeko konpromezua irabazi ditu Labandibarrek.
Oporretan zegoela jaso zuen berria Xabier Mendiguren, Elkar argitaletxeko editorearen ahotatik, eta pozik jaso ere. Bere lanean, interrail bidaia baten eran egituratutako ipuinak jasoko ditu. Liburuak denera, hamaika istorio bilduko ditu, eta beste hainbeste hiri ezagutaraziko dizkio irakurleari.
Oiartzuarrak, errespetuz bezainbeste ilusioz, onartu du genero batzuk idazten saiatu ere ez dela egin: "Batzuetan ez dut pentsatzen ipuin bat idaztera hasten naizela, baina bukaerako emaitza hori da. Nobela batek, esate baterako, konstantzia gehiago exijitzen du, ideiak luzaroago josi beharra, dena logikoki lotu beharra".
Más en Cultura
-
Buenas noticias para la música en vivo en Donostia: Altxerri volverá abrir en 2025 como club de jazz
-
Charlie Sexton, guitarrista de Bob Dylan, y Calder Allen actuarán este sábado en Donostia
-
Ane Segurolaren kultur gomendioak
-
El pensador Xabier Etxeberria Mauleón, natural de Arróniz, gana el Premio Eusko Ikaskuntza de Humanidades 2025