Síguenos en redes sociales:

Narrazio laburrak

Narrazio laburrak

l "Ehun ipuin hitz gutxitan". Joxantonio Ormazabalek idatzitako ipuin laburrak dira. Guztira 100 kontakizun topatuko ditu irakurleak. "Duela hiru urte izenburua otu zitzaidan eta horri jarraituz, istorioak idazten hasi nintzen", azaldu zuen idazleak. Barruan "era askotako historiak topatuko ditu irakurleak, batzuetan filosofo txiki bat ere antzeman daiteke lerro artean", aipatu zuen. "Fantasia eta umorea ere ez da falta", gehitu zuen. Lana ilustratu duen Jon Zabaletak ipuinak "barruan daraman haurra azalera-tzeko aukera" eman diola aipatu zuen.

l Argitaletxea. Elkar

l Autorea. Zegaman (1948) jaiotakoa. Irakasle lehenengo, editore ondoren, urteak daramatza haurrentzat ipuinak, poemak eta kantak asmatzen. Besteak beste, Margolin (1983), Kaiolatik mendira (1986), Kittano (1995), Azenario erraldoia (1998), Olentzeroren oparia (1998), Koxmeren gezurrak (2000), Kotti (2001), Antonio Bolas (2002), Zirkua amets (2008), Hitz eta zaunka ipuina edota Ilunorduak eta argilaurdenak poema liburua kaleratu ditu.