Donostia – Estatu osoko 337 aretok 3,50 eurotan eskainiko dituzte sarrerak ostegunera arte, hainbat film ikusteko, besteak beste Hanburgo, Los tortuga, El jockey, Una quinta portuguesa, La trama fenicia eta Blindado.

Zinema Banatzaileen Federazioak (FEDICINE), Espainiako Zinema Federazioak (FECE) eta Kultura Ministerioak beste hainbat erakunderen laguntzarekin antolatutako ekimen horrekin, industriak esker ona adierazi nahi die pantaila handian filmen magiaz gozatzen duten ikusleei.

2009an hasi eta harrez gero burututako edizio guztietan 32 milioi ikusle baino gehiago hurbildu dira, zinema-aretoetara joatea ohitura sozial eta kulturaltzat sustatzea helburu duen ekimenera.

Aurtengo ediziorako sarrerak dagoeneko salgai daude zinema parte-hartzaileen webgune ofizialetan, zinemarako sarrerak saltzeko ohiko webguneetan, leihatiletan eta zinemetako harreretan dauden kioskoetan.

Aurrez aipatutako bost filmez gain, beste hainbat film ikusteko aukera ere izango da: Una película de minecraft; Un funeral de locos; Los pecadores; Until dawn; Moon, mi amigo panda; Thunderbolts; La buena letra; Bienvenido a la montaña; También esto pasará; Ernest Cole: Lost & Found; Destino Final: lazos de sangre; Anzu, gato fantasma; Stockholm 1520. El rey tirano; Bonhoeffer, el espía; Lilo y Stitch; Mision imposible. La sentencia final; Hija del volcán; Antes de nos; Las cuatro fantásticas; Almas marcadas; Doñana, donde el agua es sagrada; Erase una vez mi madre; Sus hijos después de ellos; Si yo pudiera hibernar; Una noche sin saber nada eta Ballerina, besteak beste.

Zinemaren Festan parte hartzen dute Estatuko Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak, Estatuko Zinema Elkarteak (AECINE), Banatzaile Independente Zinematografikoen Elkarteak (ADICINE) eta RECHCek.