Espainiako Gobernuak eta IBMk pauso handiak ematen ari dira elkarrekin Adimen Artifizialeko (AA) hizkuntza-ereduen multzo baten garapena sustatzeko adostu duten akordioaren ondoren. Gaztelaniaz eta euskara bezalako gainerako hizkuntza koofizialetan oinarrituta, arlo horretan lidergoa sustatzeko helburuarekin sinatu dute akordio ostiral honetan.
Eraldaketa Digitaleko eta Funtzio Publikoko ministro José Luis Escrivák eta IBM Research-eko zuzendari Dario Gilek Elkar-Ulertzeko Memoranduma sinatu zuten, AAn eta konputazio kuantikoan bi aldeen arteko lankidetza sustatzeko, betiere erabilera arduratsua zorrotz zainduz.
Hitzarmen horren lehentasunezko eremuetako bat, gaztelaniaz eta euskaraz, katalanez, galizieraz eta valentzieraz liderrak diren fundazio-ereduen multzo bat sortzeko lankidetza garatzea izango da. Eredu horiek, beste abantaila batzuen artean, industriari ere lehiakortasunerako aukera berriak ekarriko dizkiotelarik. Memorandum horrekin abian jarriko da Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak Bartzelonako MWCn iragarritako proiektua. Hitzaldi hartan aurreratu zuenez, Inteligentzia Artifizialeko ereduak berariaz gaztelaniaz eta hizkuntza koofizialetan trebatzeko asmoa zuten, kode irekian eta gardenean, herrialde amerikarrak ere egitasmora ekartzeko intentzioarekin, Espainiako Gobernuko iturriek gogora ekarri zutenez.
Akordioa sinatu ondoren, memorandum hori “berehala” jarduera zehatzetan gauzatzeko itxaropena azaldu zuen Escrivák bere hitzaldian. Oraingoz, ez dute eperik zehaztu, ezta arlo horretan inbertituko den zenbateko ekonomikorik ere.
Bestetik, Gilek nabarmendu zuenez, memorandum horri esker, besteak beste, bigarren ama-hizkuntza den gaztelania, AAren esparruan erreferente bihurtzea erdietsi nahi dute.
AA erdieroaleentzat Elkarren arteko lankidetza hori, AArekin teknika hobetuak garatzeko asmoan ere islatzen da, esate baterako, erdieroaleen balio-katearen iraunkortasuna handitzea ahalbidetuko duten material berriak aurkitu, garatu eta baliozkotzerako orduan.
Gainera, alde biek eskutik joan nahi dute Adimen Artifizial Sortzaileko plataforma integral oso bat ikertzen eta garatzen, kode irekiko lanabesak oinarri hartuta eraikitako softwarea, eta hardware aniztasuna ahalbidetuko duen azpiegitura barne hartuko dituelarik.
Era berean, fundazio-ereduak eta horri lotutako plataforma sortzailea modu arduratsuan erabili ahal izateko AAren estrategia egokiak sustatu nahi dituzte, aldi berean AAren sortzaile eta eraikitzaileen ekosistema ezartzea ahalbidetuz, eremu horretan Estatua lider global bilakatzea helburu izanik.
Memoranduma sinatu aurretik, Pedro Sánchez Dario Gilekin bildu zen Moncloan, eta argi adierazi nahi izan zuen tankera horrelako akordioek gardenki erakusten dutela AAren erabilera etiko eta arduratsua azkartzearen aldeko apustua, bereziki sektore publikoan, Espainiako Gobernuko iturrien esanetan. Adimen Artifizialak ekonomiaren sektore ugariren produktibitatean zer nolako eragina duen nabarmendu zuen amaieran Pedro Sánchezek, bai eta Europaren autonomia estrategikoan ere.