DONOSTIA. Tenperatura extremoetara iristen den hilabeteetan, azalak ondorioak sufritzen ditu. Udaran orbanak, aknea eta deshidratazio printzipioak eragiten ditu; neguan, Espainiako Inmunologia Klinikoa, Alergologia eta Asma Pediatrikoa Erakundeak (SEICAP), dermatitis atopokoak okerrera egiten du.
Horrez gain, erredurak oso ohikoak izaten dira eguzki azpian ordu asko pasa eta gero, zehazki hiritarren %15 inguru udararo erretzen da, Espainiako Dermatologia eta Benereologia Akademiaren arabera (AEDV).
Guztiaren aurrean, azala mimatu behar da, errutina bat sortuz azala kanpotik eta barrutik hidratatzeko eta sortu daitezkeen ondorioetatik babesteko.
Hala ere, epoka honen ondoren azala errekuperatu egin behar da. Horregatik, Rusiñol Mediku Zentruko zuzendariak, Maria Angeles Lopez Marin, hainbat tratamendu gomendatu ditu arazo bakoitzaren arabera:
- Orbanak sortzen badira, espezialistak dio laserra egin behar dela, melanina kumuluak kentzen baititu azala mindu gabe.
- Erreduren aurrean 'peeling' bat egitea gomendatzen du, horrela azala naturalki berregiten baita, kanpoko zimurrak desagertuz.
NEGUAN, AZALA PRESTATU
- Espresio zimurrentzat 'botox'-a lagun handia izaten da, muskulua 'lasaitu' egiten baita.
- Zimurra sakonak azido hialuronikoarekin tratatu daitezke, honek hidratazioa aportatzen baitu eta adinarengatik galdutako bolumenak berreskuratzen ditu eta zahartze prozesua.
- Biguntasunen aurrean, polidioxanonazko hari tenkatzaileek edo 'PDO' irmotasuna aportatzen dute azala eta giarren artean, biguntasuna zuzenduz eta aurpegiaren definizio falta.
- Gure azalari bizitza emateko, bitaminak eta aminoazidoak eman behar zaizkio, baita plaketetan aberatsak diren tratamenduak.