Itzela azaroaren bostean egutegiak jartzen du hilbete dela, eta hala izan zen. Baina azaroan hamarrean ere hilbetea errepikatu zen. Gaur, hamazazpi, dena normal hilberrirako bidean dugu, eta azaroaren hogeian hilberri izanen da. Miragarria ez baizik eta miraria. Denok dakigu unibertsoa bukaezina dela, beraz mirariak daude une honetan ere bai. Nik ez dut Internet etxean, ez dut smartphone-ik, sakeleko xume bat baizik. Beraz, gutun hau ez dut bidaliko emailez, beraz berandu helduko da erredakziora. Oroimenean izanen duzue data hori, eta zerura gauean begiratu zenutenok, agian, gogoratuko duzue.