Síguenos en redes sociales:

Futbolarien isiltasuna

Ez da ohikoa kirolarien inplikazioa kausa solidarioetan eta sozialetan

Futbolarien isiltasunaN.G

Ez da ohikoa kirolarien inplikazioa kausa solidarioetan eta sozialetan. Horregatik txalo-tzekoa da Fenerbahce taldeko jokalariek egin zuten keinua bere kamixetan Palestinako genozidioaren aurkako adierazpen bat sartu zutenean.

Txalotzekoa da, era berean, Mohamed Salah Liverpoolgo izarraren erreakzioa Suleiman Al-Obeid Palestinako futbol jokalaria bere familiarentzat janaria lortzen saiatzen ari zela hil zutela jakin zuenean. 

UEFAko adierazpen epelari erantzunez galdetu zien azaltzeko nola, non eta zergatik hil zuten. Jakina, ez du erantzunik jaso.

Futbol munduaren erreakzioa hutsaren hurrengoa izan da. Gutxi batzuek baino (Cantona, Lineker) ez dute Salahren mezua partekatu.

¡Envía tu carta!

Si quieres enviar tu Carta al Director, no puede exceder las 30 líneas y debe ir firmada. Debe adjuntarse fotocopia del DNI del remitente y número de teléfono. NOTICIAS DE GIPUZKOA se reserva el derecho de publicarlos, así como el de resumirlos y extractarlos. La dirección de envío es cartas@noticiasdegipuzkoa.eus


Beharrezkoa litzateke Gazako genozidioa gelditzea exijituko duten erreferenteek bere ahotsa ozen altxatzea. Asteak daramate ekimen horretan Kulturaren esparruko erreferenteak; futbolarien esparruko erreferenteek, ordea, askoz botere handiagoa duten arren isilik jarraitzen dute, bereetako bat hil badute ere.