Orain dela urte eta erdi buru belarri sartuta geunden Basque Culinary Center-en eraikuntza berriaren obra sortzen ari zen arazo ugariak salatuz; obraren zarata jasan ezina, amianto kutsadura, kamioien ibilbidea, zuhaitzen suntsiketa eta abar luze bat.

Pare bat alditan bildu ginen Amenabarreko ordezkari ba-tzuekin eta gauza askoren artean Manteora igotzeko eskailerak ez zirela ukituko esan ziguten, gauza askoren artean aldapa igotzeko dagoen espaloia oso txikia eta arriskutsua zelako.

Bidali zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali


Auzokideak borroketan

Azken egun hauetan auzokideak borroketan dabiltza auzorako sarbide bakarra kendu egin nahi dutelako Basque Culinaryri ondo datorkiolako eskailera horiek kentzea.

Nor da Basque Culinary nahi duen guztia lortzeko? Lursaila oparitu, obrak hasi “informe akustikoa entregatu gabe, obrak gauez burutu baimena eta lizentziarik gabe... eta azkena eskailerak kendu eta Nafarroa ibilbideko antolaketa guztia bere gustora egin... Zergatik enpresa pribatu honi dena baimendu eta hirian dauden arazo handi ugari asko konponbide gabe jarraitu? Zergatik kaltetuei ez entzun?

Egoera larria da bai bizilagunentzat, bai bertako ikastetxeko ikasle, irakasle eta langileentzat, kiroldegiko erabileentzat... baina hauei ez zaie kasurik egiten eta urteak daramate “mostruo” horren eraikuntza sortzen ari den arazo ugari eta handiak pairatzen.

Zergatik behingoz ez entzun kaltetuak? Azkenean beraiek dira egunero hortik dabiltzanak eta egoera zein den alkatea eta bere kuadrilla baino hobeto ezagutzen dutenak.