Zubiri Manteo ikastetxeko ama naiz. Badaramagu jada ia bi aste obrekin eta gure seme alabek obra horrek ekarri dituen aldaketa eta kalte guztiak sufritzen ari dira.

Azaroan obrak ekarriko zituen kalte posibleen inguru, udalari eta Gipuzkoako hezkuntza ordezkariari gutun bat idatzi nien azalpenak eskatuz eta oraindik ez dut inongo erantzunik jaso.

Obra goizeko 8.00 hasten da eta berez baimena dute gaueko hamarrak arte lan egiteko. 

Gure gazteak goizeko 8.30tan hasten dituzte bere klaseak eta obra eta eskolaren artean hesi bat besterik ez dago. Horrek esan nahi du obrek eragiten dituzten zarata guztiak, gure gazteek pairatzen dituztela. 

Gogorarazi nahi dut ikastetxe bat dela eta ikasteko, azterketak egiteko edo behar denarako isiltasuna behar dutela. Obraren iraupena bi urtekoa denez, nola egon daietzke ikasten hainbeste zaratarekin. 

Udalak neurtu edo kontutan hartu al du alderdi hau? Guk behintzat ez dugu erantzunik jaso.

Eskolarako bidean aldaketak ere badaude eta errepidetik kriston kamio haundiak pasatzen dira. Rodil pasealekuan ezpaloi hestu hestu bat dago eta errepidetik kamioi haundiak pasatzen hasi dira jada. Norabide bakarrekoa bihurtu du udalak errepide hori baina ezpaloia hestua izaten jarraitzen du eta bertatik pasatzen jende kopurua haundia. Nola konponduko du hori udalak? Guk ez dugu erantzunik jaso. Eskailerak kendu egiten badituzte, nola konponduko du udalak hori? Noiz abisatuko dute?

Lur sail horretan, hondakin arriskutsuak egoteko aukera dago bere garaian auzoan bota ziren lantegi, hospital eta etxe bizitzen hondakinak, kutsatuak egoteko aukera haundia baitzuten eta Manteo Zemoriyako lur sailera eraman baitzituzten. Non daude azterketak? 

Hondakin arriskutsu horiek mogitzean arriskua ekartzen dute. Non daude hartuko diren neurriak? Nork sufritu ditzake kalte horiek? 

Momentuz gertuen daudenak ikastetxeko ikasle, irakasle eta langileak dira. Familiek ez dugu ezer jaso.

Ikusten denez ez dugu inolako informaziorik jaso. Egia da ikastetxeak eskutiz labur bat jaso duela, baina eskutitz horrek ez dio gure ardura guztiei erantzuten.

Zer egin behar dugu? Noren zain egon behar dugu? San Sebastiani eskatu behar al diogu gure ardura guztiak argi ditzan?

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.