Faltsuak dira grafito horiek? Benetakoak? Hamabortz urte geroago, galderak hor darraio eta behingoz erantzunak nahi ditugu.

Ez dugu “arrazoia” eskatzen batzuren alde; egia eskatzen dugu denontzat. Eta egia zein den jakiteko, egizkiozue behar diren froga fisikokimikoak. Edo baimendu ezazu frogak bertzeok egin ahal izatea. Faltsutuak badira, gezurrezkoak balira idazkunak, analitika guztiek faltsutasuna erakutsiko ligukete, ez? Zeri beldur, orduan? Egiari beldur?

Afera hau argitu nahi ez izateak usain txarra dariola badakizue; ireki begiak eta instituziotako leihoak, sinesgarri. Egia argitu nahi dugu behingoz eta hori oroitaraztera gatoz, eskean, aldarri, hamabortz urte betetzen diren egunotan.

EA, Bildu, EAJ-PNV…”Memoria historikoan” artxiboak ireki eta egia bilatu ahal izatea aldarri duzuenoi, gauza bera aldarrikatzen dizuegu IruñaVeleiako istorioan. “Hoy es siempre todavía”, entzun da egunotan. Han balio badu, hemen ere ongi etor lekiguke.

Bidali zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.