Egun horretan, duela hamabost urte, Iruña-Veleiako aztarnategian ari ziren arkeologoei -Eliseo Gil Zubillaga eta Idoia Filloy Nievari- industen jarraitzeko baimena kendu zieten eta kanporatu egin zituzten langileekin batera.

Arrazoi ugari eman bazituzten ere grafitoen faltsutasunaz, bat bera ere ez arrazoi zientifikotan oinarrituta: azterketa fisiko eta kimikorik gabe, C14 egin gabe, dataziorik gabe…

5 urte geroago hasi ziren laborategiko analisiak egiten eta 18 ikerlari aritu baziren ere –4 txosten idatzi zituzten– ikerlari batek soilik, José Vicente Navarro, aurkitu zituen faltsutasun zantzuak 36 grafitotan eta beste bat benetakotzat jo zuen. Epaileak 36 hauengatik zigortu zuen Eliseo Gil Zubillaga, bakoitzeko 2 euroko zigorra ezarriz. Beste ehundaka grafitok analizatu gabe jarraitzen dute.

Bat nator kazetari batek I-Vko auziari buruz zioenarekin: “Tamalgarria da arkeologo, hizkuntzalari eta historialariak elkarlanean jarri eta auzia argitzeko gai ez izatea; deitoratzekoa, jakintzaren arloan diharduten erakundeek -Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, unibertsitateak...- horretan ez lagundu izana”.

Bidali zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.