Elbira izeneko Elbira Zipitriari buruzko azken dokumentalean, andereño batzuen izenak aipatzen dira, baina haien artean gure ama, Andereño Itziar Arzelus, ez agertzea faltan nabaritu dugu, bera izan bait zen Elbirarekin batera Donostiako alde zaharreko beste andereñoa hasiera batean. Hain zuzen ere, Elbirak berak eskatu zion gure amari bulegoko lana utzi eta bere etxean ikastola bat jar zezan 3-4 urte arteko haurrentzat (1950), Elbira 5 urtetik aurrerakoekin aritzen baitzen. Horrela, gure etxea ikastola izan zen Donostiako alde zaharreko San Jeronimo kalean 3 urtez eta jarraian Puerto kalean beste 18 urtez. Ondoren, gure amak Orixe ikastolan egin zuen lan, bertan jubilatu zen arte. Azkenik, aipatu nahiko genuke Teresa Lopez de Munainek Elbira Zipitriaren paperean egindako lan bikaina. Zorionak! Besterik gabe, Andereño Itziarren seme-alabak.  

Si quieres enviar tu Carta al Director, no puede exceder las 30 líneas y debe ir firmada. Debe adjuntarse fotocopia del DNI del remitente y número de teléfono. NOTICIAS DE GIPUZKOA se reserva el derecho de publicarlos, así como el de resumirlos y extractarlos. La dirección de envío es cartas@noticiasdegipuzkoa.eus