Nazio bat gara, historiaren gorabeherek bere garaian boteretsuak izan diren bi estaturen menpe jarri dutena. Indarrez gertatu den menpekotasun horren ondorioz, berriro libre izan nahi duen nazio honek bi bandera ditu orain, bere askatasun-nahiaren sinbolo gisa: Nafarroakoa, historikoki Estatu independente izanaren ikurra dena; eta ikurriña, birsortze modernoaren zeinua eta nazionalismo espainolaren eta horri lotutako faxismoaren aurkako erresistentziaren ezaugarria.Aberri Egunaren bezperan gaude, gure aldarrikapen demokratikoei lotutako egunaren bezperan, alegia. Oraingo konfinamendu-egoera dela-eta, ospakizuna bandera horiek leiho eta balkoietan ezarriz egitea proposatu da.Nazio-mailako egunkari batzuetan aste honetako edizioan balkoietan ipintzeko banderak banatuko direnez, komunikazio-talde horiei eskatzen diegu biak banatzea (eta ez bakarra): Nafarroakoa eta ikurriña.
- Multimedia
- Servicios
- Participación