Euskal Jai Eguna Zarautzen
1924tik ospatzen dugu Euskal Jai Eguna Zarautzen. Herria, gizartea eta festa bera ere asko aldatu dira ordutik hona.
Aurten, gainera, hilaren 9a larunbata izanik, jendetza espero da gure herrian. Bakoitzak nahi duen eran bizi dezala bere festa, baina, hori bai, besteekiko errespetuz jokatzea eskatzen dizuet. Ez beti da Ez. Festa nahi duzuenoi, Ongi Etorri! Urteko egunik zoragarriena izorratzeko asmoz datorrenari, berriz, Aio Pelaio!
Nonbait eten da tradizioaren katea, baldin eta egun osoko botiloia egiteko asmoarekin supermerkatutik karrotxoa “hartu” eta hurrengo goizean hondar-tzara botatzea bada zuen plana. Azken urteetako festen ondorenak ikusita, kezkatzekoak dira, baita, jai giroan hainbatengan sortzen diren jarrerak. Aurten Zarauzko Udalak bereziki zainduko du adingabekoei tabernetan eta festa guneetan alkohola saltzeko jarrita dagoen debekua. Zarauztar gazteok zarete herriaren etorkizuna eta itxaropena. Ondo pasa, pasatu gabe.
Hainbeste maite dugun festa kuttun hau ahalik eta giro onenean manten-tzea da zarauztar askoren nahia (baita usadiozko janzkera zaintzea ere). Desio horrekin bat eginez, Euskal Astearen baitan antolatuko diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztet herritar eta bisitariak.
Jai alaiak, baketsuak eta eraso sexistarik gabekoak goza ditzagula! Ondo pasa Euskal Jaiak!