Síguenos en redes sociales:

Ramon Jauregik dio

Espainiako gobernuaren presidentziako ministroak dio Konstituzioa aldatzeko erreferendumaren beharrik ez dagoela, hautesleek azaroaren 20ko hauteskundeetan bozkatu dezaketelako hori. Alegia, 78ko Konstituzioarekin, hari egindako erreformarekin eta erreforma erreferendumean ez bozkatzearekin ados ez dauden hiritarrek, azaroaren 20ko hauteskundeetan erreforma onartu duten PP, PSOE eta UPNri botorik ez ematea eskatu du Ramon Jauregik. Erabat ados. Alderdi horiei botoa emateko asmoa zutenek gainerako beste edozein alderdiri laguntza emateko aukera dute. Espainiarren Konstituzioan geure burua islatua ikusten ez dugunok, Estatu Nafar batentzat beste Konstituzioa nahi dugunok, eskertzen dizugu esandakoa.