Síguenos en redes sociales:

Moztu, moztu!

Aurrekontuak mehetu?, baina, nondik? Historia modernoan zehar estatuek metatu izan dute diru eta ondasun gehien. Erresuma, errepublika ala diktadura izan gobernuek kudeatzen zituzten hiritarren "ongizaterako" bereizten ziren sosak. Gaur egun, ordea, aberatsek, mundu mailako dirudunek, estatuek baino diru eta botere gehiago kudeatzen dute gizarte zibila gobernatzeko.

Ondorioz, mundu mailako aberatsek dute boterea eta hiritarrok estatuari ordaintzen dizkiogun zergetatik atal bat zuzenean ematen zaie dirudun horiei. Gizartearen ongizatea gero eta gehiago dago haien esku eta gutxiago gobernuen eginkizunetan. Estatuari, beraz, identitatea eta osasunaren zainketa besterik ez zaie geratzen. Laster, osasunaren esparrua ere, fuera.

Euskal herritarrok estatuari ordaintzen dizkiogun zergetatik bereizitakoak bi administrazioek kudeatzen dituzte: Estatuak berak eta komunitate autonomo edo departamentuek. Estatuek identitate frantses-espainola bultzatzen dute soilik, eta Autonomi Erkidegoek erdia espainola edo frantsesa eta, beste erdia, batzuetan, euskalduna.

Dena ordaintzeko iristen ez bada, aurrekontuak derrigorrez mehetu egin behar badira, murrizketak egin behar badira, egin. Baina estatu zentralen identitatea bazter guztietatik eta komunikabide guztien bidez sartzen zaigun honetan ez du zentsurik gu geu frantses-gaztelania ere finantzatzen aritzea. Moztu, moztu! Baina mehetu ETB2 eta utzi bakean euskaldunoi. Matematika hutsa da.

Beñi Agirre