Orain dela urte batzuetako kanpaina turistikoa bezela, "Euskadi, ven y cuentalo", Jaurlaritzakoak Mutrikun izango ditugu eta komunikabideek bi inagurazioen berri emango dute: maremotriza eta hondartza berria.Maremotriza baimen guztiak lortu gabe, bere eraikuntzan nolako dirutza joan den eta nork probetxu aterako duen ezin jakinda... Hondartza berri bat XXI. mendearen haseran, aurreko hondartza bat bazegoenean. Eta orain igerileku "berria" ere, zer gertatuko da Euskal Herrian hain bitxia den gure arranpla eta piszinarekin? Projektuan idatzitako fase guztiak betetzen badira, noski beharko dela igerileku "berria", zaharra porlanez estalita geldituko litzateke eta.

Gipuzkoa eta beste herrialdeetako projektu estrategikoen aurrean zergatik ez hausnarketa sakon bat? Mutrikutik Pasaiako super-portua, Monpaseko pasabidea... triskantza ekologikoak direla deritzogun moduan, Mutrikuko portu berria eta etorkizunean egin nahi duten Mutriku- Sasiola azpiegitura ere hondamendi ekologikotzat ditugu.