Jakina da, jendarte matxistak emakumeen gainean ezartzen digun botere kaltegarria, eta horregatik sortzen ditugu emakume talde, bilgune, foro, emakume mahai, eta abarrak. Hauen helburuetako bat, emakumeak gure burujabetza lor-tzea da eta, ondorioz, gure bizia askatasunean geuk nahi bezala antolatzea eta bizitzea.

Azpeitian, orain urte batzuk, Udalaren ekimenez, Emakume Mahaia sortu zen, eta mahai hau era eta pentsaera ezberdinetako emakumeek osatzen dugu. Miren Odriozola hasieratik da bertako partaide, eta uztailaren 15etik aurrera Udalbiltzako kide izateagatik epaituko dute. Estatu espainolak bere indarra erabiltzen du polítika legala egiten duenaren aurka, euskararen alde egiten duenaren aurka... Inputatuta daudenen egitasmoak geldiaraziz, lanekoak, kulturalak, pertsonalak... Dena paralizatzen dute. Zein eskubiderekin?

Azpeitiko Emakumearen Mahaiaren nahia, Mirenek gurekin jarrai-tzea da, bere iritzia eta lana beste kideena bezala ezinbestekoa delako gure helburuak lortzeko. Eta egun hauetan gure besarkada eta animo handienak eman nahi dizkiogu. Ezin bestekoa dugu denon artean bidegabekeria hauekin bukatzea! Animo, Miren, hirekin gatxauden!!