Azken hilabete hauetan Beasaingo Alkartasuna Lizeoko gurasoen izenean aurrera eraman diren ekin-tza ezberdinen, eta bereziki ekainaren 21ekoaren ondoren, bertako kide garen guraso talde batek gure hausnarketa azaldu nahi genuke idatzi honen bidez.
Ekintza guzti hauekin bat egiten ez dugunok Lizeoko partaide gara ere, eta noski, gure seme alaben heziketaz arduratuta gaude. Honela jokatzeko ditugun arrazoiak beste edozein bezain baliagarriak dira. Hala ere, aldeko edo aurkako iritzia ematera behartuta sentitu gara, guzti honetatik kanpo gelditzeko aukerarik gabe.Gure indarrak eta saiakerak beste ildo batetik joan behar liratekeela uste dugu.
Ez dugu ondo ikusten gure seme-alabak aldarrikapen horietarako erabiltzea; badaude beste bide batzuk. Umeak eztabaida hauetatik kanpo uztea derrigorrezkoa deri-tzogu.
Idatzi honekin, garbi utzi nahi dugu ez dugula eztabaidetan sartu nahi eta ez garela sartuko ere, baina gure ezin egona azaldu beharrean sentitu gara.
Ea hausnarketa hau guztiontzat baliagarria izaten den, gu ere gure seme-alaben etorkizunez kezkatuta baitgaude.