Eta intzineradora?
Hernaniko Udalak hondakinen Atez Ateko bilketa martxan jartzea erabaki dagoeneko ondorio oso on bat ekarri digu herrian: sekula baino gehiago ari gara hitz egiten zaborrez eta hondakinez. Albiste ona da hori, herritarrok konturatu baikara egunero begi bistatik kentzen ditugun hondakin "itsusi" horiek gureak direla, norbaitek eramaten dituela norabaitera eta gainera kutsagarriak direla.
Herritarren arteko konbertsazioetan eta komunikabideetako idatzietan gai asko ari dira atera-tzen hondakinen inguruan. Denak dira inportanteak:
Bilketa baten eta bestearen kostea, ordutegiak, herritarrentzat erraztasunak eta zailtasunak, konpostaren kantitatea eta kalitatea, kaleen itxura estetikoa, herritar bakoitzaren pribatasuna... Denak dira inportanteak.
Baina puntu horiek guztiek ez digute ahaztuarazi behar Gipuzkoako hondakinentzat pentsatuta dagoen Intzineradora eta bere ondorioak.
Herritar asko konturatu gara zaborrekin zerbait txukunagoa egin beharra daukagula ikusi ditugunean Europan eta mundu osoan intzinerazioaren kalteez publikatuta dauden informazioak. Zerbaitengatik ez du inork nahi bere inguruan. Zubietan eraiki nahi den in-tzineradorak airera botako dituen sustantzia kutsakorrak Hernanira iritsiko dira.
Harantza eraman nahi diren basurak kixkali ondoren, labean sartutako 100 toneladatatik 20 jaso beharko dira inguruko zabortegi batean, %20 kondar toxikoak.
Aldiz, Usurbilgo esperientziak erakutsi duenez, Atez Ateko bilketarekin posible da sortutako 100 tonelada hondakinetatik 80 baino gehiago berrerabili edo birtzikla-tzea, eta geratzen diren %20 horiek ez dira ez toxikoak eta ez kutsakorrak. Kutsaduraren aldetik eta gure osasunarentzat, gaua eta eguna konparatzea bezala da.
Hernanin planteatzen den Atez Ateko bilketa sistemak denoi eska-tzen digu ohituretan aldaketa txikia. Ez da handiegia, orain dela urte gutxi ere basurak ateetatik kentzen zizkiguten eta. Baina emaitzetan, sistema honen eta in-tzinerazioa eskatzen duenaren artean kolorerik ez dago. Oinarrian dagoen osasun arazo hau ez dezagun galdu begien bistatik.