Emakumezkoen eskubaloiko Super Amara Bera Berak Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren omenaldia jaso zuen astearte honetan, joan den larunbatean Elxen Guerreras Iberdrola Liga irabazi ondoren.

Garaileak

Bost urtean laugarren txapelketa irabazi zuten Gipuzkoarrek aurreko larunbateanAttico Elxen aurka berdinketa lortuta (27-27), aurreko asteazkenean Donostian jokatutako finaleko joaneko partidako garaipena baliatuta (30-26).

Bera Berako jokalariak denboraldi honetan lortutako garaikurrekin. Javier Colmenero

Talde donostiarrak Iberiar Superkopa eta Erreginaren Kopa lortu izana ere gogoan izan zuten ekitaldian, noski, eta Donostiako Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izan zen, bertan bildu zirelarik taldeko jokalariak, entrenatzaile eta teknikariak, eta zuzendaritza.

Eneko Goia alkatea, Iñaki Gabarain Kirol zinegotzia eta udal taldeetako hainbat zinegotzi bertaratu ziren udalaren partetik, eta Aldunditik, berriz, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Marta Pastor Kiroletako zuzendaria.

Bera Berako jokalariak Liga irabazi zutenean BM Elche

Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Xabier Ezeizabarrenak ere parte hartu zuen omenaldian, eta Eneko Goiak txokolatez egindako koparen erreplika bat eman zien taldeko kapitain Alba Menendezi eta Emma Boada jokalariari, oroigarri eder batekin batera. Donostiako alkateak berotasun handiz zoriondu zuen Bera Beraren familia osoa, denboraldi honetan zehar lortutako lorpen guztiengatik; aurrez aipaturiko ligako tituluaz gain, Kopa eta Iberiar Supercopa ere gogoan izan zituen

Denboraldi arrakastatsua

Nabarmentzekoa da, halaber, Super Amarak gotorleku bihurtu duela Donostia denboraldi arrakastatsu honetan, berdinketa bakarra laga duelako 20 partidatan, hain zuzen ere Ligan Elxen aurka. Gainerakoak garaipenak izan dira: liga erregularreko hamaika partida, play-offetako hiru, Iberiar Superkopako bi, European Leagueko bat eta Erreginaren Kopako hirurak.