60 jardueratik gora ‘Emakumeak Zientzian’ egitasmoaren bederatzigarren edizioan
Otsailaren 7tik 14ra, 60 jarduera baino gehiago eskainiko ditu Emakumeak Zientzian egitasmoak Bilbon, Donostian eta Gasteizen, otsailaren 11n ospatzen den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta. Ekintzetan izena emateko epea irekita dago www.emakumeakzientzian.eus webgunean.
Guztira, zientzia eta teknologia arloko 35 euskal erakundek egin dute bat proiektuarekin, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsi dute, hau da, zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apur-tzea eta neskek eta nerabeek zien-tziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Aurtengo edizioaren helburu nagusia Hazia erein kontzeptua nabarmentzea da, zientzian berdintasuna lortzeko bidean ekintza txiki bakoitzak aldea nola marka dezakeen azpimarratuz, ekimenaren sustatzaileek aurkezpenean jakinarazi dutenez. “Irmoki uste dugu hitzaldi, tailer edo historia partekatu bakoitzak belaunaldi berriak inspiratzeko gaitasuna duela, eta urtean aste bakar batetik harago doan aldaketa ereiteko ahalmena duela”, azaldu dute.
Hori guztia bideo batean islatuko da, eta helburua da aldaketaren alde lan egiten duten benetako ahotsak publikoari hurbiltzea, genero berdintasunari eta erreferente femeninoen zereginari balioa emanez. “Transformazio hazi txiki horien garrantzia gertutik bizi izan duten ikertzaileek, irakasleek, ikasleek, ikerketa zentroetako berdintasun arduradunek eta erakunde publikoetako ordezkariek emandako lekukotasunak jasotzen ditu bideoak, eta eguneroko ekintzek etorkizun bidezkoago bat eraikitzeko duten gaitasunari buruz hausnartzera gonbidatzen ditu”, gaineratu dute.
Batik bat otsailaren 7tik 14ra bitarteko astean egingo dira Emakumeak Zientzian 2025 ekimeneko jarduerak. 60 ekintza baino gehiagoko programa zabala eta askotarikoa diseinatu dute, denboran zehar irauten duten ekintza kolektibo txikiek eragin eraldatzailea sortzen dutela azpimarra-tzeko. “Zientzialari baten lanetik hasi eta neskato batengan pizten den jakin-minaren txinpartaraino, ekarpen bakoitza aldaketa erreal, sakon eta jasangarri bat elikatzen duen hazia da”, esan dute. Aurten ere jai giroan hasiko da Emakumeak Zien-tzian, otsailaren 6an, Bilbon. Bertan bideoa aurkeztuko da, testigantza gehiago partekatuko dira, eta boluntario guztiak eta erakunde ba-tzuetako ordezkariak elkartuko dira. Gainera, Maitena Salinas aktoreak Emakumek Zientzian ekimenaren hazia nola sortzen den erakutsiko du, hainbat eragileren parte-har-tzearekin. Egun horretatik aurrera, adin guztietako jendearentzako jarduerak egingo dira Donostian, Bilbon eta Gasteizen, hala nola Emakume Zientzialariak atzo eta gaur zientzia ekitaldia, ikasleen bisitak ikerketa zentroetara eta tailerrak, emakume ikertzaileen bisitak ikastetxeetako ikasgeletara beren esperientziak kontatzeko, ikerketa zentroak bisitatzeko aukera, mahai inguruak edota gaikako tailerrak.
Ekimena
Ekimenarekin bat egin duten zentroen artean daude Achucarro, BCMaterials, Materialen Fisika Zentroa, CIC biomaGUNE, Deustuko Unibertsitatea, EHU Informatika, EHU Kimika, Aranzadi, BAIC Basque Artificial Intelligence Center, BC3 Basque Centre for Climate Change, BCAM Basque Center for Applied Mathematics, BCBL Basque Center on Cognition, Brain and Language, BioBizkaia eta Biodonostia.
Orobat, ekimenaren parte dira Ceit, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE, Cidetec, DIPC Donostia International Physics Center, Elhuyar, Kutxa Fundazioa, Biofisika Bizkaia Fundazioa, Ikerlan, Ingeniariak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Mubil, Euskadiko Parke Teknologikoa, Polymat, Tecnalia, Tecnun, EHU Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Vicomtech, CIC bioGUNE, ESS Bilbao eta BBD BioPhenix SL-Biobide.
Bestalde, Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak Taupada jardunaldia antolatu du urtarrilaren 30erako, Bilbon, euskaltzaleak aktiba-tzeko eta saretzeko proposamen berriak aztertzeko helburuarekin.
Topaketa Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo da, 9.30etik 14.15era, eta euskalgintza osoari irekita dago. Izen-ematea taupamugimendua.eus/taupada/ webgunean egin behar da, Taupa Euskaltzaleen Mugimendutik jakinarazi dutenez.
Antolatzaileen arabera, 2001etik orain arte Topaldia bezala ezagutu dena “ezinbesteko hitzordu” bihurtu da mugimenduko euskalgintzako eragileen formakuntza, elkartruke eta hausnarketarako.
Jardunaldiaren helburu nagusia euskaltzaleen mugimenduarentzako interesekoak diren gaien gainean hausnarketa egitea da, baina baita barne gogoetarako tresnak eskain-tzea, kanpoko eragileekin eta lagunekin elkartrukerako espazio bat bideratzea edota ezagutza sortu eta partekatzea. l
Xehetasunez
- Informazioa. Zientzia eta teknologia arloko 35 euskal erakundek egin dute bat proiektuarekin, eta, hala, ekimenaren helburuekiko konpromisoa berretsi dute, hau da, zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea. Aurtengo edizioaren helburu nagusia Hazia erein kontzeptua nabarmentzea da, zientzian berdintasuna lortzeko bidean ekintza txiki bakoitzak aldea nola marka dezakeen azpimarratuz, ekimenaren sustatzaileek aurkezpenean jakinarazi dutenez. “Irmoki uste dugu hitzaldi, tailer edo historia partekatu bakoitzak belaunaldi berriak inspiratzeko gaitasuna duela, eta urtean aste bakar batetik harago doan aldaketa ereiteko ahalmena duela”, azaldu dute antola-tzaileek.
- Helburua. Helburua da aldaketaren alde lan egiten duten benetako ahotsak publikoari hurbiltzea, genero berdintasunari eta erreferente femeninoen zereginari balioa emanez. “Transformazio hazi txiki horien garrantzia gertutik bizi izan duten ikertzaileek, irakasleek, ikasleek, ikerketa zentroetako berdintasun arduradunek eta erakunde publikoetako ordezkariek emandako lekukotasunak jasotzen ditu bideoak, eta eguneroko ekintzek etorkizun bidezkoago bat eraiki-tzeko duten gaitasunari buruz hausnartzera gonbidatzen ditu”, gaineratu dute bertatik berriki egindako prentsa-ohar baten bitartez.