“Inbertsio historikoa” aurreikusten da Zaintza eta Gizarte Politiken atalean 2025erako Gipuzkoako foru aurrekontuen proiektuan. 534 milioi euro izango dira guztira, aurreko ekitaldian baino 27 milioi gehiago.
Aurrekontu proiektu osoa 1.218 milioira iritsiko da, 2024an luzatutako aurrekontuak baino 97 milioi gehiago beraz, %8,9ko igoera islatuz.
Aldundiak atzo jakinarazi zuenez, kopuru horri esker erakundeak “hiru zutabe nagusi” sustatu izango ditu: pertsona guztiei kalitatezko zaintza eta babes soziala bermatzea, ekonomia lehiakor eta berritzailearen garapenean aurrera egitea, eta klima-aldaketaren inpaktua murriztea, jasangarritasuna bultzatuz.
Aurreikuspenen arabera, foru-diputatuek laster aurkeztuko dizkiete Batzar Nagusiei bakoitzari dagokion departamentuko kontuak.
Lehen saioa atzo burutu zuten, eta bertan eskaini zituzten agerraldiak Zaintza eta Gizarte Politiketako Departamentuko, Ogasuneko, Diputatu Nagusiaren Alorreko, Iraunkortasun eta Gobernantzako, eta Zain-tza eta Gizarte Politiketako arduradunek.
Horietatik guztietatik, aurrekontu-zuzkidurarik handiena Zaintza eta Gizarte Politikek izango dute; herritar bakoitzeko 734 euroko gastu soziala izango du, “herritarren ongizate integralean eragiteko moduko aurrerapen esanguratsua bultzatu ahal izateko”.
Inbertsio horri esker, aurrera egingo da Gipuzkoa 2030 Agendan, gizarte-zerbitzuen mapa berri bat sortuko da, zentroak zaintza-eredu berrira egokitu, adinekoentzako plaza gehiago ireki eta zaintzarako tokiko ekosistemak garatu.
GOBERNANTZA
Bestalde, Gobernan-tza departamentuak 78 milioi euroko aurrekontua izango du, lehen baino 11,57 milioi euro gehiago (+%17,18), eta “berrikuntza bultza-tzeko eta erakundea etorkizunera proiektatzeko diseinatu da”.
Horrela, 2025ean, Eraldaketa Digitaleko Planaren baitan, adimen artifiziala eta kudeaketa aurreratua garatzeko proiektuak jarriko dira martxan.
Funtzio Publikoaren Zuzendari-tzaren plantilla gaztetzea eta belaunaldien arteko erreleboa izango dira lehentasun nagusiak; Gobernu Onaren eta Berrikuntza Politiko-Sozialaren Zuzendaritzak, berriz, udalen, elkarteen, eragileen eta herritarren ahalduntzea eta lankidetza sustatuko ditu.
OGASUNA
Ogasun eta Finantza Departamentuak ere diru gehiago kudeatuko du, 60,7 milioi euro (2,2 milioi gehiago), “zergadunei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko eta, aldi berean, iruzur fiskalaren aurkako borrokan aurrera egiteko”.
Horretarako, “digitalizazioan inbertituko du, datuaren kalitatean eta kudeaketan hobetu, eta zergadunei eskainitako zerbitzuan aurrera eginez”, “datuen analisi masiboan aurrera egiteaz gain”.
JASANGARRITASUNA
Jasangarritasun Departamentuari dagokionean, 50,7 milioiko aurrekontua kudeatuko du klima aldaketari aurre egin eta, “komunitatean, udalean eta lurraldean eragina izango duen estrategia sistemikoa” eta erakunde publikoen arteko koordinazioa garatzeko.
Helburua “trantsizio energetikoaren sustapenaren eraginkortasuna handitzea izango da, energia-kon-tsumoa murriztea, berriztagarriak hedatzea, eta ekonomia zirkularra zein birziklapena sustatzea, 2050erako neutraltasun klimatikoa bermatu asmoz”.
DIPUTATU NAGUSIAREN ALORRA
Azkenik, Diputatu Nagusiaren alorrak 26,7 milioi euro izango ditu, “Gipuzkoa komunitate arduratsu, berdinzale, orekatu eta bidezkoa izateko, ekarpen irmoa egiten jarrai-tzeko” asmoz, helburu hirukoitzarekin: “Erkidegoko baloreak indar-tzea; demokrazian, elkarlaneko gobernantzan eta berrikuntza politikoan sakontzea”; eta “desberdintasunei aurre egitea”.
Gainera, Berdintasunerako foru-organoak partida ekonomiko bat kudeatuko du, IV. Berdintasun Plana garatzeko eta gauzatzeko, emakumeen elkarteentzako eta talde feministentzako dirulaguntza gehiago banatzeko, eta udaletan berdintasun-politikak bultzatzeari eutsiko dio.
Batzar Nagusietan 2025erako Gipuzkoako aurrekontu proiektua aurkezteko egindako agerraldian, Eider Mendoza diputatu nagusiak nabarmendu zuenez, gure lurraldeko kontuen lehentasun nagusia “pertsona guztien ongizate integralean” eragina izatea da, eta helburu horrek presentzia “nabarmena” omen du departamentu guztien egitasmoetan.