Asteburu honetan ospatuko da Nafarroa Oinez festa Etxarri Aranatzen. Andra Mari ikastolak antolatuta eta hiru kilometroko ibilbidean hiru gune ezberdinetan banatuta, milaka pertsona bilduko ditu euskara sustatzeko eta ofizialtasuna aldarrikatzeko helburuarekin.

Maider Ansa jardueren batzordeko arduradunak azaldu duenez, egun nagusia igandea izango bada ere, ekimenak bihar bertan hasiko dira, asteburua “adin guztietako pertsonentzako gune eta jarduerekin ondo osatu ahal izateko”.

Aurtengo berrikuntzen artean aplikazio bat sortu dute, nola iritsi, egitaraua edota mapa kontsultatu ahal izateko. Ibilbidean zehar QR kodeak jarriko dituzte, denok erraz sartzeko aukera izaten.

Ibilbidea hiru gunetan banatuta egongo da: Utzubar Txiki, Arluzepe eta Batzeta. Hiru gune horietan adin guztietako publikoarentzako moduko eskaintzak prestatu dituzte. Besteak beste, Trikiteens, Nafarroa 1512, Gozategi, Alerta Gorria, Trikidantz, Alarma morea, DJ Bull eta The Potes. Gainera, aurtengo Oinez-eko abestiaren sortzailea, Joseba Tapia, zuzenean arituko da. Erronka izeneko joko erraldoi bat ere prestatu dute, kirol eta trebetasun probez josia, hamaika ikastolatako ehun ikasle baino gehiagoren-tzat, “euskara eta ohitura osasun-tsuak sustatzeko” helburuarekin. Ibilbidean zehar, segurtasuna eta bizikidetza bermatzeko osasun-guneak ere izango dira, puntu morea, edoskitze-puntuak, baita informazio-puntuak ere.

Haurrek jolasgune ugari izango dituzte, bertan puzgarriak, jolas libre eta sinbolikorako guneak, aurpegia margotzeko espazioak eta bizikleten zirkuituak izango dira, baita erraldoiak, ipuin kontalariak eta pailazoak ere zirkuitu osoan zehar. Utzubar Txiki gunean, birziklatutako elementuekin egindako umeen hiria izeneko txokoa jarriko dute, bertan, hainbat materialekin askatasunez esperimentatzeko aukera izango dute haurrek.

Jaiaren ardatzetako bat “ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa” izango da. Aurten, Andra Mari ikastolak eta Arbizuko Udalak hitzarmena sinatu dute Oinez Basoa proiektua indartzeko, eta 2009an programa berarekin birpopulatutako basoan mantentze lanak egingo dituzte. Botilak salgai egongo badira ere, iturriak jarriko dira ibilbidean zehar plastikoaren erabilera ahalik eta gehien murrizteko. Bestalde, Renfek 4.800 plaza eskainiko ditu Etxarrira joateko, zazpi tren berezi gehituta; horietako bi Castejon de Ebrotik eta Miraflorestik abiatuko dira, eta ordutegiak ere luzatuko ditu. Autoz doazenentzako aparkalekuak ere egongo dira, noski, eta beste bi aparkaleku berezi autokarabanen-tzat eta mugikortasun urriko pertsonentzat.

Aldarrikapena Hotsein! lelopean, Nafarroa Oinez-ek euskararen defentsa ere aldarrikatuko du. Iñigo Orella Andra Mari ikastolako zuzendariak “euskararen ofizialtasuna” eskatu du “Nafarroa osorako, euskaldun guztien hizkuntza eskubideak lurralde osoan errespeta daitezen”.

Aldarrikatzeko eta, aldi berean, harro egoteko beste arrazoietako bat ikastolen izaera publikoa da. “Herritik sortutako erakundeak dira, eta gizartea aldatzeko tresna baliagarriak dira” azpimarratu du Ikastolen Elkarteko lehendakari Josu Reparazek. Aurtengo jaia antolatu duen Andra Mari ikastolak, 400 ikasletik gora hezten ditu Sakana bailarako 14 herritan. Oinez-ek bildutako dirua Bigarren Hezkuntzako eraikinean erabiliko dute, hainbat eraberritzeren premian baitago: irisgarritasuna hobetzeko, berokuntza ekologikoagoa instalatzeko, patioko mantentze lanetarako eta aldagelak egiteko.

El programa

  • Tres zonas. El recorrido de tres kilómetros está dividido en tres zonas: Utzubar Txiki para el público infantil, y Arluzepe y Batzeta con actividades para adultos.
  • Transporte. Renfe ofrecerá 4.800 plazas y ampliará su horario el domingo. Además, se habilitarán aparcamiento para autobuses, coches, autocaravanas y personas con movilidad reducida.
  • Aplicación móvil. Este año se ha creado una aplicación para facilitar información de cómo llegar, el programa o el mapa. Habrá códigos QR en el recorrido para que cualquiera pueda acceder.
  • Financiación . El dinero recaudado se destinará a la reforma del edificio de Educación Secundaria de la ikastola Andra Mari.