Eguna aurreko urteetan bezain distiratsu esnatu ez bazen ere, hodeiek eta tanta batzuek ez zuten batere itzaldu Lizartzan ospatu zen Eskol txikien Festa.

Goizeko 09:00etatik arratsaldeko 20: 30era bitartean, antolakuntzak aktibatutako autobus zerbitzuak, Irunzubiko industrialdetik udalerriko hirigunera garraiatu dituen egunaz gozatzeko asmoz etorri dira lagun guztiak. 

35 edizio bete ditu jada, Eskola Txikien jai honek, eta gogoratu Gipuzkoan 27 direla. Lizartzako zentroak herri bereko, Orexako, Gazteluko, Leaburu-Txaramako eta Azkarateko, 2 eta 12 urte bitarteko 66 haur hartzen ditu. Guztira, 42 familiak eta 12 irakaslek osatzen dute hezkuntza-komunitatea.

Igandeko jaiegunean animazioa nagusi izan da. Gotzone Bengoetxea Lizartzako eskolako zuzendariak eskola txikiek dituzten berezitasunak azpimarratu ditu Euskadi Irratian, hurbiltasunari, inplikazioari eta konfiantzari ematen dieten garrantzia nabarmenduz.

Bengoetxea oso pozik agertu da jaiak lortutako erantzunarekin, eta Lizartzako eskola, horren egun seinalatua bereziki gozatu duen “familia handi bat” dela adierazi du. 

Bere esanetan, “eskola txikien metodologiara egokitzea oso esperientzia aberasgarria da”, adin desberdinetako haurren integrazioa ahalbidetzen duelako.

Egia esan, tarteka aterkiak zabaldu, eta segidan itxita bazen ere, Lizartzako Eskola Txikien festa galanta izan zen.