Negozioa eta ase ezina ez den hazkunde ekonomikoak mugitzen gaituztela diote eta Sañu eta Oleta mendiek “ez dutela inolako suntsiketarik nahi eta behar”. Azpeitia eta Zestoako mendietan eolikoak jartzeko proiektuaren kontra bildu ziren atzo dozenaka lagun. “Mendietan zentral eolikorik ez” lelopean, Azpeitiko kaleetan zehar egin zituzten bere aldarrikapenak eta elkarretaratzea plazan bukatu zuten. Energiaren demokratizazioa aldarrika-tzen dute eta proiektu honekin Eusko Jaurlaritzak oligopolioei ateak irekitzen dizkela diote.