- Munduko lehiaketa eta kirol nagusiekin gero eta akordio gehiago sinatzen ari da kriptomoneten negozioak, txanpon digitalek mundu mailako nagusitasuna lortzeko asmoz.

Crypto.com, kriptomonetak erosi eta saltzeko munduko aplikazio nagusietako bat darabilen konpainiaren web orria bisitatzen denean, plataforma horrek oso bazkide talde seinalatuarekin lankidetza-akordioak dituela irakur daiteke.

Crypto.com-ek lankidetza hitzarmenak sinatu dituen bederatzi bazkideetatik zazpi kirol arlokoak dira: 1 Formula, Italiako Futboleko A Seriea, UFC arte martzial mistoen konpainia, Montrealgo Canadiens izotz gaineko hockey talde profesionala, Paris Saint Germain (PSG) futbol talde frantziarra, Aston Martin auto fabrikatzailea eta NBAko Philadelphia 76ers taldea.

Gainera, Crypto.com-ek hitzarmena sinatu zuen azaroaren 25ean Hego Amerikako Futbol Konfederazioarekin (Conmebol), plataforma digital hau Libertadores txapelketako bazkide ofiziala izan dadin 2023tik 2026ra bitartean.

Orain bost urte sortutako Crypto.com-ek, 2.600 langile eta hamar milioi erabiltzaile ditu, eta "Kriptomonetetarako munduko trantsizioa azkartzea du helburu". Horretarako, "etortzekoak diren 1.000 milioi erabiltzaileetara" iristeko modurik onena kirola dela uste dute.

Crypto.com-ek kirol munduaren alde egin duen apustua ez da, ordea, "auzoko aberats berrien" ekintza nabarmen hutsala. Morning Consult enpresak egin berri duen inkesta baten arabera, kirol-zaleen %47k badu kriptomoneten munduaren ezagutzarik, eta %27k ba omen du dibisa berri horietakoren bat.

Kriptomoneten mundua ezagu-tzen dutela diotenen zifrak handiagoak dira kirol-zale "amorratutzat" jotzen direnen artean -%66-, baita kirol-apustuak egiten dituztenen artean ere, -%72-.

Konbinazio aparta: kirol-jarduerek milaka milioi pertsona erakar-tzen dituzte mundu zabalean, eta horrek plataforma bikain bihur-tzen ditu kriptomoneten ospea hedatzeko. Gainera, itxura batean, kirol-zaleak prest agertzen dira txanpon digitalak onartzeko.

Bestalde, Crypto.com bezalako konpainiak Paris Saint Germain bezalako entitateekin lotzera erakartzen dituen beste elementu bat ere badago: NFTak. Sigla horiek honako hau esan nahi dute: "Non-fungible token" edo "token ez suntsigarria".

Eurak atxikita dauden objektua pieza digital bakarra dela edo kopia-kopuru mugatua eta ezaguna duela bermatzen dute NFTek. Eta mugatua izanik, urria denez, oso balio handia izan dezake. Kirolarien kromo klasiko horietako bat izan daiteke NFT bat. Baina paperezko irudia izan beharrean, argazki digitala da. Lionel Messiren gol historikoren baten bideoa ere izan daiteke. Eta kromo edo baliabide digital horiek gorde eta transferitu egin daitezke. Eta horien balioa handitu egin daiteke denborarekin.

Joan den irailaren 9an iragarri zen, Crypto.com, Messi eta Neymarren Paris Saint-Germain taldearen kriptomoneten bazkide ofizial bihurtu zela. Kris Marszalek, konpainia digitalaren sortzaile eta egungo kontseilari delegatuak, argi azaldu zituen hitzarmenak zabaltzen dituen aukera anitzak.

"Markaren ikusgarritasunetik hasi, estadioa eta taldea kontuan hartu, eta NFTrekin lankidetzan burutu genezakeen garapenak ez du mugarik; zalantzarik gabe, esperientzia berri eta zirraragarriak sortuko ditugu mundu osoko futbolzaleentzat", adierazi zuen Marszalek.

Crypto.com eta PSGren arteko akordioaren zifrak ez dira publikoki azaldu. Bai, ordea, Crypto.com-ek, Los Angeles Lakers, Los Angeles Clippers (NBAkoak biak) eta Los Angeles Kings (NHL izotz hockeyko ligakoa) taldeek jokatzen duten Staples Center kirol zentro ikonikoa berrizendatzeko ordaindu duena. Komunikabideei iritsitako filtrazioaren arabera, 700 milioi dolar ordaindu ditu konpainiak, abenduaren 25etik aurrera eta 20 urtez, estadioaren izena Crypto.com Arena izan dadin.

Gainera, kopuru ikaragarria dirudien hori, ez zaio batere kostatuko Crypto.com-i. Izan ere, enpresak 2018an kaleratu baitzuen bere kriptomoneda, Crypto edo CRO; Staples Center izendatzeko akordioa iragarri eta astebetera, CROren balioa %55etik gora handitu zen, merkatuko kapitalizazioa 9.000 milioi dolarrekoa izatetik 18.000 milioikoa izatera iritsiz.

Kriptomoneten eta kirol munduaren bategitea ez da hemen amai-tzen, ordea. Duela gutxi 2.000 pertsona kriptomoneta zale inguruk osatutako talde batek, NBAko talde bat erosteko kanpaina hasi zuen NFTen salmentan oinarrituta. Azkenean, taldeak "lau milioi dolar baino" ez zituen bildu, NBAko frankizia xume bat eskuratzeko beharko liratekeen 1.000 milioi dolarretatik oso urrun, baina saiakera hori, etorkizunean etorriko denaren abisua besterik ez da.

Zabaldu berri den beste ate bat, eliteko kirolarien soldata kriptomonetetan ordaintzea da. Ameriketako Estatu Batuetako futbol liga profesionaleko (NFL) Carolina Panthers taldeko Russel Okung jokalaria izango da lehena, bere urteko hamahiru milioi dolarreko soldataren erdia, bitcoinetan kobratuko baitu.