Milaka pertsonek hartu zuten parte atzo Donostian, Gazte Euskaltzaleen Sareko euskararen aldeko ekimenean. Mobilizazioa 17.30ean abiatu zen Antiguatik Euskara Aurrera lelopean eta, besteak beste, kultura, kirola eta euskalgintzaren alorreko makina bat aurpegi ezagun elkartu ziren. Gasteiz, Bilbo, Iruñea eta Baionatik ere etorri ziren autobusak Gipuzkoako hiriburura, eta beste hainbat herritatik ere mobilizatu zen jendea. Giro bikaina bizi izan zen. Erakundeen eta gizarte zibilaren arteko akordioa berritzeko premia azpimarratu zuten antola-tzaileek, baita euskararentzat “herri bultzada berria”, euskaraz bizitzeko nahia egingarri egitekotan.