- Pantailen aurrean denbora gehiegi ematen dugula aitor-tzen dugu, baina hori konpontzeko portaerak ez omen ditugu aldatzen. Dopamina txuteak jasotzen ditugu eta horregatik nahi dugu gehiago, baina estimulazio etengabe horrek gure jokaera aldatzen du: estresa areagotu, erreaktiboagoak bihurtu, giza harremanak eten eta beste hainbeste arazo fisiko larri eragiten dizkigu. Gazteen artean arazo psikologikoak gora, suizidioak ere bai. ¿Zerikusirik ote du honek guztiak gure adkizio berriarekin? Conscient et libre dans le monde digital-L'addiction aux écrans: quels effets sur la santé? Comment sèn sortir? liburuan aztertzen ditu hauek guztiak Lionel Jolyk.

Zuk itzaltzen duzu sakelekoa oheratzerakoan?

-Nik hegazkin moduan jartzen dut. Bazkaltzen nagoela jotzen badu ere, ez dut erantzuten.

Ez duzu erantzuteko inongo beharrik sentitzen?

-Bai, baina konziente naiz. Arazoa da, gazteen %25ak arazo larriak dituela, emozionalak eta psiokologikoak. Hori Europa mailan. Eta Ipar Amerikan, menpekotasuna ia %44k. Eta adikzio maila iristeko puntuan daudenak, beste %40 dira. Horrek esan nahi du hamarretik ia bederatzi gaztek egiten dutela sakeleko telefonoen erabilera problematikoa. Arazoak dituztela, alegia.

Baten batek esan liezazuke era desberdinean egiten dutela, ez gaizki.

-Goazen ikustera zer den era desberdin hori: burmuinak gizakia bezala eboluzionatzen du. Hau da, lehenago garatzen diren atalak ziren primarioak, bizirauteko. Eta geroxeago joaten dira garatzen burmuinaren beste atal batzuk: borondatea, plangintza, aurreikuspena, etabar. Horrek esan nahi du, garatzen baditugu primarioak diren atalak eta ez badugu gara-tzen beharrezko diren borondatea eta plangintza, geroz eta erreaktiboak izango garela. Jotzen nauzu, nik ere joko zaitut. Eta menpekotasunei aurre egiteko askoz aukera murritzagoa izango dut, edukiko dudalako desio hori baina borondatea erabat garatua ez dut.

Orduan, pantailekin zer gerta-tzen da?

-Gure baliabide kognitibo guztiak ez ditugu erabiltzen: mugatuak daude. Eta mugatuta daudenez, gure gorputza saiatzen da gauzak automatizatzen, energia aurrezteko. Efizienteagoak izateko. Orduan, modu automatikoan ari-tzeko erabiltzen ditu zigor eta sari biokimikoak burmuinean. Zigor biokimikoak dira adrenalina eta sariak dopamina. Eta pantailak lotuta daude sari biokimikoarekin: sariak ematen dituzte, likeak etabar. Burmuina sare neuronal bat da eta bere estruktura du. Giharrak bezala, beti bazabiltza estimula-tzen dopaminaren sistema, horrek indarra hartuko du eta gainkarga horretara egokitzeko, gorputzak errezeptoreak itxiko ditu, baina zuk aldi berean nahiko duzu estimulazio bera, orduan beharko duzu geroz eta gehiago.

Zure gorputza hori mugatzen saiatzen ari da eta zuk egurra ematen diozu, beraz?

-Hori gertatzen da kirolean ere, gero esta estremoagoa egiten dela. Gertatzen da baita pornografiarekin, gero eta materiale bortitzagoa nahi duzula. Jaisten den materialaren %35 material pornografikoa da. Eta arazoa da, motibatzen gaituena dela dopamina. Hamabi edo hamahiru urteko gazteei sakelekoa ematen diegunean, borondatea oraindik ondo garatu gabe dute. Aldiz, dopaminari lotutako sare biokimikoa asko indartzen dute. Eta hori da etorkizunerako hipoteka handi bat umearentzat eta etorkizunean ongi bizitzeko galera handia.

Gazteekin arazo larria dugu horretan?

-Arazo psikologikoak eta emozionalak dituzten ume eta gazteak ikaragarri handitu dira eta ez da bakarrik bulimia, etabar... Gainkarga kognitiboa eta ondorio fisikoak dira ere bai. Eta ez dugu hitz egiten biztanleriaren zati txiki batetaz, ez: EEBBetan, ia hamar gaztetatik bederatzik egiten dute erabilera problematikoa. Jendearen %60 esnatzen da bere sakelekoari begira eta 18-24 urte bitartean, pantailen batez besteko erabilera ia zazpi ordutakoa da egunean zehar. Hori horrela izanik, normaltzat jo beharko lukete, eta hala ere, % 47k arazotzat jotzen du eta menpekotasuna sentitzen dute.

Oparitu diguten jostailua ez dakigu erabiltzen?

-Joera kognitiboak daude hor. Oso barneratuta dugun portaera oso zaila dugu zalantzan jartzea eta sakelekoen erabilera oso barneratuta dugu, sari biokimiko handiak baititu. Google, Apple, Facebook, Amazon eta Microsoft gure denbora monopolizatzeko konpetitzen dute eta ahalik eta produkturik adiktiboena egin behar dute. Eta gaur egun, neuromarketina eta portaeren ingurko ikerketa maila eta ahalmen maila neurri guztietan oso handia da. Badakite gure burmuina nola funtzionatzen duen eta iristen dira neurri batera, non sor-tzaileak beraiek ez diren gai menpekotasun hori kontrolatzeko.

Paralelismo bat egin liteke tabakoa eta nikotinarekin?

-Hori da. Tabakoan nikotinak sor-tzen du menpekotasuna azkenean, eta dopaminaren igoera da nikotina gehitzea zure tabakoari. Eta tabakoarekin gertatu zitzaiguna 70. hamarkadan, jende askok erretzen zuela eta gero hasi ziren ikerketak, minbizia sortzen zuela eta beste arazoak, ba orain gaude momentu berdinean pantailekin.

Menpekotasuna edo adikzioa sortzea 'online' jokuari aitortzen diote, sare sozialei eta pantailei , ordea, oraindik ez.

-Egia da Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ez duela aitortzen adikziotzat, online bideojolasak bai, ordea. Baina funtzionamendua berbera da. Pediatrek eta ikerlariek diote bost urtetan %31 egin duela gora suizidioen tasak EEBBetan. Zergatik? Arrazoi bat egon behar du. Ikerlariek arazo horrekin topo ez egiteko, medikuntza ikerketetan gazteak adikizioak dituztela esan beharrean, erabilera problematikoa egiten dutela esaten dute.

Inpulsiboagoak bihurtzen bagaituzte pantailek eta ikusita suizidio eta osasun mentalean ditugun arazoak, esan liteke, nolabait, soka lepo inguruan ari ga-tzaiela jartzen gazteei?

-Ez. Badaude loa aztertzen duten ikerlariek, gainpisua aztertzen dutenak, arazo psikologikoak aztertzen dutenak, begietako arazoak aztertzen dituztenak, etabar; hau da, multifaktorialak gara. Gauza txiki eta desberdin horiek lotzen dira eta arazo handi bat sortzen dute. Tresna batzuk, portaera ba-tzuk erabili behar ditugu menpekotasuna sortzen dituen erabilerari mugak jartzeko. Bestela ezinezkoa da.

-Norberak egin beharreko ariketa da hori?

Bai. Eta ez dut esaten pantailak baztertzea, tresna oso baliagarriak baitira, baizik eta horren kudeaketa egitea. Alkohola bezala da: uzten badiogu hamabi urteko ume bati nahi duenean sagardoa hozkailutik hartzen... Mugak behar ditugu. Arazoa da neuromarketinagatik eta portaeren ekonomiagatik gugan eragiteko ahalmena hain potentea dela, non ezin diogun modu arrazionalean aurre egin. Pauta batzuk ezarri behar ditugu. Denbora bat ematea, adibidez.

Giza harremanak sendotzea behar dugu?

-Ipar Amerikan beste ikerketa egin zen gizarte zientzietan eta ikusi zuten biziraupenik luzeena gizarte harreman sendoenak izan dituztenak direla. Horrek esan nahi du gure bizi kalitaterako aurreneko gauza giza harremanak direla eta hor pantailek hartzen badu gure atentzio guztia, giza harremanen kalitatea jaitsi egiten da.

Guraso bezala, zein beharko luke gure papera?

-Konziente izatea. Informazioa eskuratzea. Gure portaerak zain-tzea eta umeei gauzak azaltzea eta kudeatzea umeen harremana pantailekiko eta haiei azaltzea nola funtzionatzen duen.

Dopaminaz hitz egin behar diegu sexualitateaz hitz egiten diogun moduan? Hezkuntza sexualaz gain, eskolan hezkuntza digitala erakutsi?

-Ondorioak ikusita, baita harreman sexualetan dituen ondorioak, ez badugu horren kudeaketa argia eta zorrotza egiten, gizakiak ez du etorkizunik edo mugatua du, nire ustez. Harreman sexualak bikoteetan, bost aldiz gutxiago dira gaur egun orain dela hamabost urte baino. Eta liburuan dena azalduta dago zergatik den. Koloreak, soinuak begiratzen badituzu, sariak nola ematen diren, guztia planifikatuta dago: zure burmuinean dopamina asko sortzen dute eta hori zure arreta lortzeko gauza da. Gure ingurumen naturalak, aldiz, ez du sortzen hainbesteko saririk gure burmuinean, orduan interesa galtzen du. Baina ingurune fisikoarekiko dugun interes eza ez da normala; artifiziala da, manipulazio baten ondorioa da.