AEK-KORRIKAk 2022ko edizioaren abestia aurkeztu du gaur Iruñeko Golem Baiona zinema aretoan. "HitzEkin" abestiak Nerea Urbizuk sortutako musika dauka, zuzendari artistikoa da, eta berak abesten du Ane García eta Anari interpreteekin. Hitzak, aldiz, Sustrai Colina bertsolariak idatzi ditu.

Asier Amondo KORRIKAren arduradunak "HitzEkin" izenburuaren esanahia azaldu du: "Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea". Amondok "euskara hitzetik ekintzara pasatzeko unea" dela esan du eta erakunde guztien "urrats sendoagoak" eskatu ditu.

Nerea Urbizuren ustez, "abestia emozionala da, soziala. Pop kutsua dauka gehienbat, eta hiru adin desberdineko emakumek abestua da, gure helduen eta txikien arteko katearen sostengu eta bitartekaritza irudikatzeko". "HitzEkin" abestiaren zuzendari artistikoarentzat abestiak "balore garrantzitsuak" bultzatzen ditu: "ausarta izatea, ahalduntzea, oztopoen gainetik aurrera egitea edota beldurrak gainditzea".

22. KORRIKA Amurriotik Donostiara egingo da, martxoaren 31tik apirilaren 10era arte.