- 19.00etan aurkeztuko da ostiralean Ibarrako Kiroldegian 2022ko edizioko Kilometroak eta dagoeneko gonbidapenak lortu daitezke kilometroak.eus orrian.

Antolatzaileek atzo azaldu zutenez, Uzturpe ikastolak antolatuko duen jaia abian da eta datorren urtean urriaren 2an ospatuko den Kilometroak egunera arte "presen-tzia iraunkorra izango du herrian, Tolosaldean eta herrialdean".

Maider Lopetegi Nietok, Uzturpe ikastolako irakasle eta ikuskizun batzordeko kideak azaldu zuenez, ostiraleko aurkezpena izango da bide berriaren abiapuntua. "Ikerketa amaitu da eta oparoa izan da jasotako emaitza", adierazi zuen.

Gonbidapenak aldez aurretik jaso-tzea derrigorrezkoa da, segurtasun neurriak betetzeko aforoa murriztu egin delako. Maskarilarekin egotea ere nahitaezkoa izango da.

Indarrean dagoen testuingurua dela eta, bertan behera utzi da hemendik bi asterako prestatuta zegoen bertso afaria.