Gipuzkoako zaharren egoitzak pandemia garaian: Ratio eta kalitatearen arteko "paradoxa"

28.10.2021 | 01:37

donostia – Koronabiruaren pandemia garaian Gipuzkoako zaharren egoitzen egoera baloratzeko inkesta bat egin dute. Berauek langile ratioaren eta zerbitzuaren kalitate eta pertsonalizazioaren arteko balorazioen onartze tasaren desberdintasunean oinarritzen dira. Izan ere, langile kopuruak %40,8ko onarpen orokorra izan du; zerbitzuaren kalitateak, %66,4 eta %88,5 portzentaien tartekoa, kontsultatutako kolektiboaren arabera; pertsonalizazio mailak, berriz, %69,4 eta %76,2 tartean dirau.

Ratio eta kalitatearen arteko paradoxari dagokionez, dokumentuak langile kopuruaren inguruko "ulermena arrazionalizatzeko beharra" islatzen duela dio. "Esperientzia eta errealitatearen arteko desdoitzea" omen dago kasu honetan eta ebidentzia enpirikoa erabiltzea proposatzen du ratioaren eta zerbitzuaren kalitatearen arteko ulermen hori lantzeko.

Ratio eta pertsonalizazioaren paradoxaren inguruan, berriz, bi alderdi horien arteko harremana "modu enpirikoan eta adierazle objektiboekin aztertzea beharrezkoa" dela azpimarratzen du, egoitza bakoitzean harreman hauen arteko "irudi argi eta objektiboa" lortzeko.

Gomezek "gai erabakigarria" dela baieztatu zuen ratioen eta kalitate eta pertsonalizazioaren inguruko uztartzea, "esparru estrategiko" bat beharko duena eztabaidatu ahal izateko eta horretarako "etorkizuneko egoitza nola diseinatuko ditugun" kontuan hartu beharko omen da.

Sindikatuei gai honen inguruan galdetzean, Txomin Lasak, ELAko arlo soziosanitarioko arduradunak, balorazio bat egitea baztertu zuen, "ez digutelako aukera eman jakiteko zein den txosten hori eta nondik ateratzen dituen zenbakiak". Ratioen inguruan, aldiz, "oso eskasak direla denok" omen dira jakitun, baina "harrituta" zegoela jakinarazi zuen Aldundiak egoera hori "onartu" duelako txosten honekin, "jakinda Markel Olanok, Maite Peñak eta Eider Mendozak defendatzen dutela bi erabiltzaileekiko pertsona batek egiten duela lan". Txosten honek "beraiek aste hauetan esandako gezur orokor bat" argirata ematen omen du.

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa