Protesta deitu dute larunbat honetan Alde Zaharrean

Parte Zaharrean Aske plataformak poliziaren errepresioa eta "identifikazio arbitrarioak" salatu ditu

26.08.2021 | 00:26

donostia– Parte Zaharrean Aske plataformak larunbat honetan Donostian manifestazioa egiteko deia luzatu zuen atzo, alde zaharreko"Poliziaren errepresioaren aurka". Bide batez, joan den astean auzo horretan izandako istiluen ostean "miaketa eta identifikazio arbitrarioak" gertatu izana ere salatu nahi izan zuten.

Komunikatu batean, Parte Zaharrean askek "gauero" poliziaren presentzia izatea gaitzetsi zuen. Bertan adierazten zutenez, agenteak "kalean dabiltza, edonor erasotzen, zauri-tzen, atxilotzen eta identifikatzen".

Euren esanetan,"Gaueroko istilu horiek, bizilagunak esnatzen dituzte", eta poliziaren "identifikazio eta miaketa arbitrarioak" salatu dituzte; baita "identifikazioen ostean aurrekari penalak zituzten pertsonak zuzenean atxilotzea" ere. Polizia agenteek "etxera zetozen langileei eraso" egin dietela, eta "gazte asko atxiloketetan eta polizia-etxean kolpatu" dituztela ziurtatu zuten. Halaber, salatu zutenez, atxilotu batzuk osasun zentroetara eraman omen dituzte, ustez lurrera "erortzeagatik", "Beti poliziaren aurrean"; eta adingabe batzuk "ziegetan adierazpen autoinkulpatzaileak sinatzera behartu omen dituzte, gurasoen presentziarik bermatu gabe".

Parte Zaharrean Askek dioenez, guztira, 40 pertsona atxilotu dituzte eta 63 ikertu. Konstituzio plazatik arratsaldeko 19:00tan abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Plataformak, "Beste behin ere, poliziaren jazarpenak eta auzoaren militarizazioak, herritarren osasun segurtasuna bermatzeko borondatetik urrun, pandemiaren kudeaketa negargarria eta ondorio sozioekonomiko larriak ezkutatzeko helburuari erantzuten diola salatzeko". Beraien iritziz, "gazteen kontrako kriminalizazioa erabiltzen da, krisi berri honen larritasuna estaltzeko", izan ere, "Erakunde eta agintari publikoen lehentasuna ez baita inoiz izan herritarren osasuna eta ongizate kolektiboa zain-tzea, elite ekonomikoaren mozkin-tasak bermatzea edo handitzea baizik".

"Gazteen kontrako kriminalizazioa erabiltzen da, krisi berri honen larritasuna estaltzeko", dio kolektiboak

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa