- Datorren irailaren 2tik aurrera ikasleak eskoletara itzuliko dira, eta maskara nahitaez eraman beharko da Frantzian leku itxi guztietan, gure ondoko herrialdean orokortu den osasun-ziurtagiriaren derrigortasunik gabe, ordea.

Ikastaroa ikasgelan bertan hasiko dute ikasleek, eta txertaketa-kanpaina egingo da ikastetxe guztietan, nahi duten 12 urtetik gorako guztiei immunizatzeko aukera eskainiz.

Oraingoz, 12 eta 17 urte bitartekoen %55ek baino gehiagok gutxienez dosi bat jaso dute, eta portzentaia hori "pozik egoteko modua" dela aipatu du Jean-Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak, joan den ikasturtearen hasieran hutsetik abiatu zirela gogorarazi baitzuen atzo elkarrizketa batean.

Italian ez bezala, Frantzian ez omen dituzte irakasleak txertoa jartzera behartuko, Blanquerrek nabarmendu zuenez, "gehienak" immunizatuta edo immunizatzeko bidean baitaude.

Ikasgelan kutsatzerik gertatuz gero, biztanleria orokorrari aplika-tzen zaion arau bera ezarriko da; kutsatutako ikasleek zazpi egunez isolatuta egon beharko dute eta eskolak urrunetik jarraitu, baina txertatuta baldin badaude, orduan eskolara joaten jarraitu ahal izango dute.

Lehen hezkuntzan, ikasleek artean txertoa jartzeko adinik ez dutenez, baten bat kutsatzen denean gela osoa itxiko dute zazpi egunez.

Era berean, ikasgeletako airezta-tze-premia neurtzen duten karbono dioxidoaren kaptadoreen instalazioa orokortu nahi duela adierazi zuen Blanquerrek, eta inbertsio hori azkar egiteko arazoak dituzten udalei bere saila laguntzeko prest zegoela.

Printzipioz, ikasturtearen hasierarako erabakitako protokoloa Frantzia metropolitar osoan aplikatuko da, baina epidemia-adierazleek zenbait lekutan okerrera egingo balute, tokian tokiko egoki-tzapenak egin ahal izango dira.

Pilar Alegria Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroa erkidegoetako sailburuekin bilduko da asteazken honetan, datorren ikasturteari buruz adostutako protokoloa errepasatzeko, eta duela gutxi prentsari adierazi zionez, presentzialtasunaren aldeko apustua egingo omen da hurrengo ikasturterako etapa guztietan: "Ikerketa eta txosten guztiek ikasle guztien presentzialtasuna bermatzea dute helburu, eta hori da gure apustua etapa guztietan", adierazi zuen.

Alegriak aurreko ikasturteko esperientzia baikorra nabarmendu nahi izan zuen; gainera, horri, txertaketa-prozesuaren aurrerapena gehituz, batez ere 12 eta 17 urte bitarteko adin tartean. Beraz, ministroak "lasaitasun eta segurtasun" mezua igorri zuen irailari begira.

Ratioei dagokienean, maiatzean adostu zuten Sanchezen Gobernuak eta autonomia-erkidegoek, irailerako, pandemia aurreko ratioak berreskuratzea; inolaz ere, errefortzurako kontratatutako irakasleak mantentzea eskatu die Hezkuntza Ministerioak autonomia erkidegoetako gobernuei.

Vacunación

A diferencia de Italia, Francia no exigirá la vacunación ni de alumnos ni de profesores en el curso académico 2021/2022.

Presencialidad

El ministro de educación, Jean-Michel Blanquer, ha asegurado que el próximo curso será totalmente presencial.

Pilar Alegría, ministra de Educación en el Estado, apuesta por la presencialidad para el próximo curso.