Basque Culinary Centerrek hamargarren urteurrena ospatu du

Patronatuko kideek, urteroko bileraren ostean, ikasle ohi batzuek prestatutako bazkariaz gozatu zuten

18.06.2021 | 00:04
Los miembros del Patronato de Basque Culinary Center en el acto para celebrar su décimo aniversario. Foto: Ruben Plaza

donostia – Basque Culinary Centerrek 10. urteurrena ospatu zuen atzo Patronatuarekin eta hura osatzen duten erakundeekin hainbat ekitaldi eginez. Urteurren honen harira, BCCk 2021-2024 plan estrategiko berria onetsi du datozen urteetan jarraituko duen bidea zehazteko, eta hori aurkezteko prentsaurrekoa eskaini zuten goizean.

Prentsaurrekoan ondorengoek hartu zuten parte: Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak; Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiako ahaldun nagusiak; Eneko Goia Donostiako alkateak; Pedro Subijana Akelarre jatetxeko sukaldariak eta Basque Culinary Centerreko patronoak; Mikel Larrea Eroskiko idazkari nagusiak; Vicente Atxa Basque Culinary Centerreko Patronatuaren presidenteak eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak.

Prentsaurrekoan azaldu zutenaren arabera, hamar urteko ibilbidearen ondoren, 2021-2024 aldian BCCk gehiago eta hobeto bidearekin jarraituko du sendotzeko eta bikaintasunera bideratutako etapa berrian, zeinak hiru lehentasunezko ardatz estrategiko eta zeharkako bat izango dituen: bikaintasuna, espiritu berritzaile eta ekintzailea, nazioarteko eragin, hedapen eta proiekzioa eta garapen iraungorra (zeharkako ardatz gisa).

Hasierako ekitaldi horren ondoren, BCC-ren Patronatuaren bilera egin zuten, erakundearen organo goren gisa. Jorratutako gaien artean 2021-2024 plan estrategiko berriaren aurkezpena nabarmendu behar da, zeinak BCCk datozen urteetan jarraituko duen bidea zehaztuko duen, baita GOe (Gastronomy Open Ecosystem) bezalako proiektuak ere.

Topaketaren ostean, bazkari berezia egin zuten eta sukaldariek, enpresek, Patronatua osatzen duten erakundeek eta zuzendaritza-taldeak hartu zuten parte. Janaria prestatzeaz Gastronomia Zientzien Fakultateko zenbait ikasle ohi arduratu ziren: María Gómez (Magoga jatetxeko jabea eta sukalde-burua), Martina Puigvert (Les Cols jatetxeko sukalde-burua), Javi Rivero eta Gorka Rico (AMA jatetxeko jabeak eta sukalde-buruak), José Olave (Yakumankako sukaldaria), Lázaro Fernández (sommelierra Wineissocial taldean), Ricard Raventós (Cookify ekoiztetxearen sortzailea), Lorea Mendizabal (Basque Culinary Centerreko areto-irakaslea) eta Aitor Esnal (Aitor Esnal eta Wine Fandango jatetxeetako jabea eta sukaldari-burua).

Horiek eman zioten amaiera hamargarren urteurrena ospatzeko topaketari, euren egungo proiektuetan oinarritutako esperientzia gastronomiko bateratua eskainiz.

anteriorsiguiente


noticias de noticiasdegipuzkoa